Borrar
Aukera aparta dute uda-amaiera ospatzeko: urpeko igeriketa, bela, kayak, arraun eta paddle surf ikastaroak eskainiko dituzte. Iosu Onandia
Kiroletan blai eginda oporrak bukatzeko asteburua

Kiroletan blai eginda oporrak bukatzeko asteburua

Getxoko kirol portuan egingo dituzte kirol-saioak datorren larunbatean, hilak 8, Ur Jaialdiaren baitan

amalia ibargutxi

Martes, 4 de septiembre 2018, 22:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburuan kirolzaleek aukera aparta dute uda-amaiera ospatzeko: urpeko igeriketa, bela, kayak, arraun eta paddle surf ikastaroak eskainiko dituzte, dohainik. Getxoko kirol portuan egingo dituzte kirol-saiook datorren larunbatean, hilak 8, Ur Jaialdiaren baitan.

Arriluze eta Kirol Portuaren inguruan, Getxo Kirolak-ek koordinatuta, Getxoaktibatu! dinamizazioko udal-programaren barruan antolatu dituzte kirol jarduerok. Ur-kiroletan aritzen diren udalerriko hainbat klubek emango dituzte doako eskolak. Hori bai, parte hartu ahal izateko, izena eman beharra dago, tokiak mugatuak izango dira eta. Ikastaroetan parte hartzeko, gutxienez 8 urte izan beharko dituzte haur eta gazteek.

Itxas-Dive urpekaritzako klubak tutu bidezko urpekaritza-eskola emango du; Pakea Getxok bela ezagutzeko klaseak emango ditu; Getxo Kayaka Piragüismo klubak ere gauza bera egingo du kayakeko eskolekin; Raspas Arraun Taldeak, banku mugikorreko saio batzuk emango ditu, eta, era berean, Northwind klubak paddle surfeko klaseak eskainiko ditu.

Bestalde, Arriluze jauregi-inguruan karpa bat jarriko dute informazio gune gisa erabiliko dutena egun osoz. Gune horretan, gainera, arku-tiro eskolak eta haurrentzako hainbat ekintza burutuko dira 11:00etatik 14:00etara. Horiek ere doakoak izango dira, nahiz eta aldez aurretik izena eman beharko den horietan ere. Izena eman edo informazio gehiago eskatzeko, aide@kulturbide.com helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek, hilaren zazpira arte.

Gainera, bi asteburu barru, hilaren 22an, Pakea bela eskolak ate irekien jardunaldia egingo du, Getxo ur-kirolen mapan kokatzeko asmoari jarraiki. Bainu jantzia, txankletak, eskuoihala eta eguzkirako krema prestatzea besterik ez da falta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios