https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kirola sustatzeko helburua duen zinema lehiaketa sortu dute

Kirolene film laburren lehiaketa jarri dute martxan Durangon. Sari banaketa San Agustin Kultur Gunean egin da

AMALIA IBARGUTXI

Naturan kirol ekintzak bultzatzea helburu duen Kirolene Film metraje laburreko film lehiaketa jarri dute martxan Durangon. «Ekimenak, ikus-entzunezko sorkuntzaren bitartez, kirolaren balioak transmititzea du helburu, adiskidetasuna, inklusioa, esfortzua, sakrifizioa eta talde-lana besteak beste», adierazi du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak. Durangoko San Agustin Kultur Gunean egin da sari banaketa.

Mendi eta kanpoko kirolen giroko zuzendari eta eragile garrantzitsuenak bildu ditu ekimenak, halaber. Kirolene Filmen naturan garatzen den modalitateekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu dute. Eskia, snowboarda, alpinismoa, eskalada, muturreko kirolak, urpekaritza, bela, surfa, piraguismoa, ekologia, ingurumena edota etnografiaren ingurukoak, hain zuzen.

Irabazleak aukeratzeko, Kiroleneren zuzendaritzak lau kidez osatutako epaimahaia izendatuko du. Kategoria Profesionalean film labur profesional onena, eta trailer profesional onena sarituko dira. Azken hau publikoak aukeratuta. Amateurren Kategorian, aldiz, eskiaren gaineko film labur amateur onena, snowboarden gaineko film labur amateur onena, mendiko kirolen eta eskaladaren gaineko film labur amateur onena, uretako kirolen gaineko film labur amateur onena, prestakuntza-film labur onena, euskarazko film labur onena, inklusio film labur onena, trailer profesional onena eta trailer amateur onena sarituko dituzte. Kategoria Profesionaleko zein Amateurren Kategoriako sare sozialetako aurrerakin onena publikoak aukeratuko du, bozketa bidez, Kirolene Film webgunean ikusgai dauden aurrerakinen artetik.

Sari banaketa Durangoko San Agustin Kultur Gunean egin da. Zentzu honetan, parte hartzaileek eta Kirolene Film Fest ekitaldira hurbildu direnek ere, forfait bat jaso dute Ordino-Arcalis Andorrako eski estazioaren eskutik.

Kirolene, Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoak, Durangoko Udalaren eta OrdinoArcalis Andorrako eski estazioaren babesarekin eta Dendak Bai Elkartearen, Cafés Baquéren eta Gaituz Sportekin elkarlanean antolatu du lehiaketa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos