Borrar
Eibarko hainbat jokalari, Gironaren aurkako lehenengo gola ospatzen. EFE
Hegoak astinduz
Futbola

Hegoak astinduz

Bere berezko estiloa berreskuratu duenetik, 16 puntu batu ditu Eibarrek azken 6 partidetan

iñigo crespo

Viernes, 22 de diciembre 2017, 02:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gogor astindu ditu hegoak Eibarrek 2017. urteko azken txanpa honetan. Geldiezinak bilakatu dira armaginak azaroaren 20an Betis menperatu zutenetik; izan ere, talde gipuzkoarrak 16 puntu eskuratu ditu azken 6 partidetan. Hau da, bost garaipen eta berdinketa bakarra (Getaferen aurka, Madrilen) lortu dituzte Jose Luis Mendilibarren mutilek azken hilabetean, eta jaitsierako postuetako mugan egotetik, Europako ateak jotzera heldu dira.

Gailurrean amaituko du urtea Eibarrek, Liga osoko talderik sasoitsuenak. Azken bost jardunaldietan, behintzat, ez du areriorik aurkitu. Atletico Madridek bakarrik erdietsi ditu antzeko emaitzak, gaur Espanyolen aurka jokatu behar duen partida alde batera utzita. Baina Eibarren joera aldaketaren arrazoi nagusia bere berezko estiloa berreskuratzean aurkitzen da.

Azken urteotan azaldu duen sakontasuna lortu du berriro ere Mendibilarrek hegaletan. Pedro Leonek utzitako hutsunea nabarmena bada ere, Takashi Inui eta Ivan Alejoren eskutik berpiztu da armaginen ohiko distira. Cotek, gainera, bi asistentzia banatu zituen atzo Gironaren aurkako partidan (lehenengo bi goletan, hain zuzen ere), hegaletako nagusitasuna nabaria zela frogatuz.

Guztiz aldatu da Eibarren egoera azken asteotan. Betisen aurkako garaipenaren bezperan (5-0, Ipuruan), Mendilibar kili-kolo zebilen, jokalariek beraien nortasuna galdu zutela zirudien eta Ipuruak galduta zuen bere indar berezia. Gabonetako etenaldiaren ostean, ordea, armaginek sailkapenean urrats nabaria eman dutela ikusi ahal izango dute. Oraintxe bertan, jaitsiera postuak bederatzi puntuko oholtza batetik ikusten dituzte eta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios