https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

500 kiloko errege-opil solidarioa prestatuko dute gaur Plaza Berrian

Neska bat, errege opila dastatzen./J. Alemany
Neska bat, errege opila dastatzen. / J. Alemany

Euro baten truke zati bat dastatzeko aukera izango dute herritarrek, eta batzen den dirua Bizkaiko Caritas elkartera bideratuko da

IZASKUN MOYANO

Aurki Errege Eguna ospatuko da eta ohitura den bezala, opilak izango dira nagusi Euskal Herriko gozotegietan. Askotan pastelgileek sorpresatxoren bat edo beste sartzen dituzte opilotan, eta norbaitek hozka egiterakoan ustekabean saria jasoko du. Hori egokituko zaio orduan, datorren urtean opila ordaintzea. Baina urtero gisa, errege-opil solidarioa prestatuko dute Bilbon. Euro bakarraren truke nahi duenak zati bat jateko abagunea izango du. Horrez gain, batuko duten dirua guztia Bizkaiko Caritas elkarteari emango die. Horra hor, benetako sari potoloa.

Gaur, eguerdiko 12:00tik aurrera, hiriburuko Plaza Berrian 500 kiloko opila dastatu ahal izango du handik igarotzeko asmoa duen herritar orok. 'Caritas Bizkaia', 'Lapiko Catering' eta 'Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea'-k aurrera eramango duten ekimena da aurtengoa. Gainera, opilarekin batera herritar bakoitzak baso bete txokolate jasoko du lunch berezi gisa.

Aipatu bezala, gozokiak 500 kilo baino gehiago pisatuko ditu eta hamar pertsonako taldeak prestatu du. Hauetariko batzuk ‘Bizkaiko Okindegien Elkartea’-koak dira eta beste batzuk, 'Lapiko Catering' izena duen elkartekoak. Guztiek, beti errezeta tradizionalari jarraituta prestatuko dute opila. Beraz, beharrezkoak izango dituzte 250 kilo irin, 50 kilo azukre, 75 kilo gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranjondo-ur, 25 kilo legami, 30 kilo fruitu melatu apaingarri gisa eta 5 kilo gatz.

Sukaldariek opiltzarretik 3,000 edota 3,500 zati aterako dituztela aurreikusi dute. Banaketa, prestaketa, antolaketa eta diru batzea bezalako ekintzak 'Caritas Bizkaia'-ko boluntarioek burutuko dituzte. Bestalde, mahaia eta tokiaren apainketa lanak elkarte bereko proiektu baten fruitu izan dira. Tokian bertan, Kidendako 'stand' bat jarriko dute produktuak saltzeko, eta umeentzako puztuki tailerra antolatuko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos