https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ketama eta Sonakay euskarazko talde famenkoa, Euskalduna Jauregian

Ketama taldeak kontzertua eskaini zuen duela aste batzuk Donostian./Juantxu Lusa
Ketama taldeak kontzertua eskaini zuen duela aste batzuk Donostian. / Juantxu Lusa

Kontzertua datorren apirilaren 30ean, gaueko 21:00etan, izango da Auditorioan

EL CORREO

Ketama agertokietara itzuli da eta interesdunek bere flamenko fusioaz gozatzeko aukera izango dute 'No estamos locos tour 2019' birari esker. Taldea apirilaren 30ean izango da Euskalduna Jauregian , eta, berarekin batera, Sonakay flamenko talde euskaldunak boloa eskainiko du ere bai. Azken honek 'Izarrak' izeneko single berria aurkeztuko du astebete beranduago -maiatzaren 5ean- Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Ketamari buruz berba egitea, flamenkoa eta bere fusio anitzak ulertzeko modua aldatu zuen taldeaz berba egitea da. Milioi bat kopia baino gehiago saldu eta hainbat sari lortu zituen taldeak. Besteak beste, Espainiako Album Onenaren (1995) eta Talde Onenaren (1996) Ondas Sariak, eta 1996ko Abesti Onenaren kategoriako Musikaren Saria, 'No estamos lokos' abestiari esker. Horrek guztiak finkatu egin zuen Ketama flamenko fusioaren ordezkari nagusi gisa 80ko eta 90ko hamarkadetan, eta garai hartan flamenkoan pentsaezina zen zerbait esperimentatzen hasi ziren: euren emanaldietan milaka pertsona elkartzeko gaitasuna.

Ketama agertoki gainean berriro ikusteak atzera begiratzeko aukera emango die jarraitzaileei. Gauzak horrela, aspaldiko lan arrakastatsuak gogorarazteko eta abesti berriekin ('Loko de Amor', adibidez) gozatzeko aukera pozez eta ikusminez hartu da.

Flamenkoa, euskaraz

Sustrai euskaldun eta ijito indartsuak dituen Sonakay flamenko talde euskaldunak laguntza eskainiko dio Ketamari apirilaren 30ean. Taldea 2015ean sortu zen, euskaraz egindako musikako lan handiak modu dotorean biltzen dituen arrazako flamenkoak markatutako fusioa aurkeztuz. Baina 2018an lortu zuten arrakasta, telebistako 'Got Talent' saiotik igaro ondoren fama lortu eta taldearen kontzertu eta emanaldi agenda biderkatuz.

Ordutik, Jonatan Camacho 'Jony'-k (ahotsa), David Escuderok (lehen gitarra), Ramón Vélezek (bigarren gitarra), Jose Luis Jiménezek (batxua) eta David Bernárdezek (perkusioa) osatutako jatorrizko taldeari musikari eta kide berriak gehitu zaizkie, txalapartariak, dantzariak eta bailaore flamenkoak, agertoki gainean bi kulturen arteko erabateko nahasketa lortuz.

Sarrerak salgai daude jada hemen eta ohiko beste kanaletan. Sarreren prezioa: 30 eurotik gora, gehi kudeaketa gastuak.

Temas

Euskera