https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kenny Garreten kontzertuak argituko du Getxoko gaua

Kenny Garret, kontzertu batean./
Kenny Garret, kontzertu batean.

Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldiko protagonista nagusia izango da estatubatuarra gaur, baina ez bakarra

AMALIA IBARGUTXI

Kenny Garrett saxofoi jotzailea izango da Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldiko protagonista nagusia. Gaur, hilak 5. Algortako Biotz Alai plazan ariko da, 22:00etan, antolakuntzak jakinarazi duenez. Jazzaren txoko guztiak arakatuko dituzte, eskaintza zabalak ahalbidetuta, Getxoko 42. Jazzaldian.

30 urtetik gorako ibilbide profesionala du Garrett-ek (1960, Detroit, AEB). Duela zortzi urte Grammy sari bat irabazi zuen jazz instrumentaleko diskorik onenagatik, eta beste bost aldiz izan da hautagaia izendapen horretarako. Gainera, Music Berklee College ezagunak ohorezko doktore izendatu zuen 2011n.

Freddie Hubbard, Woody Shaw, Art Blakey & The Jazz Messengers eta Miles Davisen moduko musikariekin aritu da Garrett, besteak beste. Azken 20 urteetan, konpositore gisa eta bere taldearekin ibili da lanean. 'Do Your Dance' du azken lana. Getxon boskote formatuan ariko da, Vernell Brown (piano), Corcoran Holt (kontrabaxua), Marcus Baylor (bateria) eta Rudy Bird-ekin (perkusioa).

Bestalde, Talde Lehiaketan, Anders Fjeldsted seikote danimarkarra ere ariko da gaur Getxon, eta Hirugarren Milurtekoa atalean, berriz, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra izango da, musikagile berriei ahotsa emanez.

Hamasei saio

Guztira 16 saio hartuko ditu uztailaren 4tik 8ra jaialdiak, horrelaxe Euskadiko jazz denboraldia zabalduko duelarik. Artista estatubatuarraren aurretik, Biotz Alai plazan baita ere, Anders Fjeldsted Sextet banda danimarkarrak eskainiko du kontzertua, Talde Lehiaketaren baitako emanaldian. Ondoren, 19:00etan, Hirugarren Milurtekoa atalean Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra ariko da, Algortako Geltokia plazan.

Billy Hart Quartet featuring Joshua Redman, Michel Camilo & Tomatito, Euskadiko Jazz Ikaslee Orkestra, Lucía Rey Tríok ere kontzertuak eskainiko ditutze. Gainera, 'jam session' saioak antolatu dituzte Piper's Irish Pub-en gaur bihar eta larunbatean, Miguel Salvador Quartet-ekin. Bestalde, Iosune Olaetaren erakusketa ikusgai izango da uztailaren 29ra arte Torrene Aretoan.

Temas

Euskera