Borrar
Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

Guztira sei gaztetxo oholtzaratu ziren Galdakaon jokatu den saioan

Zurekin

Martes, 1 de abril 2025, 11:22

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko lehenengo kanporaketa astelehen honetan jokatu zen Galdakaon, eta sei gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena Kelmene Abaitua izan da, iazko garailea.

Hauek izan dira sei parte hartzaileak: Amaiur Betanzos, Beñat Enbeita, Irati Gallastegi, Kelmene Abaitua, Oier Zugadi eta Unai Adana. Gai-emaile lanetan Peru Vidal aritu da, eta epaileak Beñat Romero, Garazi Mendoza eta Juanjo Respaldiza izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak: apirilak 2, 17.00etan, Godexolan, Kultur Etxean; apirilak 7, 17.00etan, Igorren, Lasarte Aretoan; eta apirilak 9, 17.00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko zazpi bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 31an jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10.00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11.30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa