https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldiak heltzear daude Gasteizera

'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldiak heltzear daude Gasteizera

Aurtengoa zazpigarren edizioa da, eta abuztuaren 26an hasi eta 30ean amaituko dira

PAUL PICADO

Hil honen amaieran 'Kazetaritza, bertatik bertara' izeneko jardunaldiak izango ditugu Gasteizen. Aurtengoa zazpigarren edizioa da, eta abuztuaren 26an eta 30ean bukatuko dira. Jardunaldi hauetan, kazetaritzarekin arloan dihardutenek azken lau hiletan egon den informaziorik adierazgarriena aztertuko dute, hala nola uraren krisia, Ekialde Ertaineko gatazka, gezurrezko berriak eta bestelakoak.

Besteak beste hitzaldiak, mahai-inguruak, filmak, bisita gidatuak eta argazki-erakusketak izango dira, eta aurtengo nobedadea Antílopez bikotearen musika-ikuskizuna izango da, jardunaldien azken egunean, 19:00etan. Jardunaldi gehienak Europa biltzar jauregian izango dira, bisita gidatuak eta zinema-emanaldiak izan ezik. Bisita gidatuak Gasteiz hiribidean izango dira, eta zinema-emanaldiak, berriz, Florida zinemetan.

Hitzaldiak eta mahai-inguruetarako sarrera libre da. Europa biltzar jauregiaren harreran gonbidapenak banatuko dira ekitaldi bakoitza hasi baino ordu lehenago, leku guztiak bete arte. Bestalde, bisita gidatuak egiteko ez da aldez aurretik izenik eman behar, baina bisitak, ezarritako orduan hasiko dira, erakusketaren ondoan. Azkenik, Florida zinemetako emanaldiak ikusteko sarrera leihatilan erosi beharko da, ohiko ordutegian. Prezioa 3 euro izango da.

Lehen egunean, abuztuaren 26an alegia, Monica García Prieto berriemailearen 'China, el asalto al orden mundial' izeneko hitzaldia izango da, 12.00etan Europa biltzar jauregian. Hitzaldi horretan, Txinak munduko inbertitzaile nagusia izatera heltzeko izan duen izugarrizko garapena azalduko du. Arratsaldean, 19:00etan, 'Kazetaritza digitala toki mailan' izeneko mahai-ingurua izango da, toki berean, eta eguna amaitzeko, 22.30ean, Matthew Heinemanek zuzendutako 'La corresponsal' filma izango da Florida zinemetan. Jardunaldien egitura osoa hemen eskura daiteke.

Temas

Euskera