Borrar
Irekia
Kayak surfeko Euskal Selekzioko 15 kirolarik Peruko kostaldean egingo den Munduko Txapelketan parte hartuko dute

Kayak surfeko Euskal Selekzioko 15 kirolarik Peruko kostaldean egingo den Munduko Txapelketan parte hartuko dute

Euskal Selekzioak duela bi urte Ipar Irlandan munduko titulua irabazi zuen

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 10 de julio 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kayak surfeko Euskal Selekzioko 15 kirolarik Peruko kostaldean egingo den Munduko Txapelketan hartuko dute esku. Duela bi urte Irlandan irabazitako munduko titulua berriro ere lortzea da ofizialki lehiatuko den eta Jaurlaritzaren babesa duen taldearen erronka nagusia.

15 kirolarien aurkezpen ekitaldia Bilboko Abandoibarra pasealekuan izan zen atzo, uztailak 10. Bertan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Euskal Selekzioko entrenatzaile Eduardo Etxeberria Perun parte-hartuko duten kirolariekin batera egon ziren.

Bingen Zupiriak azpimarratu zuenez: «Jakitun gara Euskal Selekzioarentzat ezinezkoa dela kirol guztietan ofizialki lehiatzea; nolanahi ere, aukera hori ematen duten kiroletan pausoa eman eta saiatu beharra dagoela uste dugu«. Sailburuak selekzio honek azken urteotan egindako lorpenak goraipatu egin zituen, Euskadiko kirolari onenek Euskal Selekzioarekin duten konpromisoa txalotzekoa dela esanaz.

Kayak Surfeko Munduko Txapelketa Peruko kostaldean izango da uztailaren 19tik 26ra bitartean. Trujillo hiritik hurbil dagoen Huanchaco hondartzan ospatuko da, hain zuzen ere. Bertan honako selekzio hauexek hartuko dute parte: Ingalaterra, Irlanda, AEB, Argentina, Eskozia, Jersey eta Euskadi. Lehiaketa honek bi modalitate izango ditu: Selekzio Nazionalentzako Munduko Txapelketa eta Bakarkako Munduko Txapelketa. Euskal Selekzioa bi modalitateetan lehiatuko da.

Kirol honetan benetan trebea da Euskal Selekzioa. Duela bi urte Ipar Irlandan ospatutako Kayak Surfeko azken Munduko Txapelketan Euskal Selekzioa garaile izan zen. Euskal taldeak beste zortzi selekzio atzean utzi izan zituen. Ingalaterrak bigarren postua lortu zuen eta Galesek, berriz, hirugarrena. Ipar Irlandakoarekin Euskal Selekzioak bere bosgarren Munduko Txapelketa irabazi zuen.

Euskal Selekzioa 1997. urtean hasi zen nazioartean kayak surfean lehiatzen eta Ipar Irlandako tituluaz gaindi, taldekako honako munduko txapelketak irabazi ditu: Espainia (2015), Australia (2013), AEB (2011) eta, azkenik, Espainian jokatu zen lehen Munduko Txapelketa (2007). Bestalde, 2009. urtean Portugalen egindako txapelketan munduko txapeldunordea izan zen. Era berean, azken bi Munduko Txapelketetan banakako domina gehien lortu izan dituen selekzioa izan da.

Kayak surfak egun bigarren mailako kirol bat jarraitzen izaten du. Edonola ere, Munduko Txapelketak antolatzen dituen Nazioarteko Elkarteak hogei selekzio inguru biltzen ditu: Australia, AEB, Portugal, Argentina Brasil, Costa Rica, Ingalaterra, Irlanda, Japonia, Galizia, Irlandako Errepublika, Ipar Irlanda, Eskozia, Hegoafrika, Gales, Suedia, Jersey, Danimarka eta Euskadi besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios