Borrar
'Eneagrama' (bideo)podcastaren aurkezpena.
Katixa Agirrek zuzendutako 'Eneagrama' (bideo)podcasta sarean da jada

Katixa Agirrek zuzendutako 'Eneagrama' (bideo)podcasta sarean da jada

Lehenengo gonbidatua Eneko Sagardoy izan da, eta hemendik aurrera, besteak beste, honako hauek elkarrizketatuko dituzte: Eider Rodriguez, Maite Larburu, Julen Telleria eta Aner Peritz. Guztira, hamar atal izango dira, bakoitza 30 minutukoa

Jan Echevarría

Miércoles, 5 de marzo 2025

Katixa Agirre idazleak gidatzen duen 'Eneagrama' (bideo) podcastaren lehen atala ikusgai eta entzungai dugu jada EITBren GUAU Gure Audioa streaming plataforman. Astearte honetan igotako lehenengo atalean Eneko Sagardoy, «hamaika maskara jantzi dituen aktorea» izan du gonbidatu, eta bertan, besteak beste, Goya sariaren pribilegioa irabazteaz, haurtzaroan Durangoko ikastolan parte hartu zuen antzerki proiektuaz, etxean bereziki antzerkizaleak ez zirelaz eta beste zenbait gaien inguruan aritu dira.

Hemendik aurrera, Eider Rodriguez idazlea; Maite Larburu abeslari, musikari eta konpositorea; Julen Telleria irrati esataria; Aner Peritz bertsolaria; Aketza Lopez aktorea; Miren Agur Meabe idazlea; Lide Hernando abeslari eta idazlea; Galder Perez antzerki sortzaile eta kazetaria; eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailea izango dira Agirrerekin. Izan ere, guztira 10 atal izango dira eta bakoitzak 30 minutu iraungo ditu.

Nortasunaren eneagrama sistemaren arabera, nortasunaren sailkapen bat dago, bederatzi arketipotan oinarritua, eta horietako bakoitzak pentsamenduaren, sentimenduaren eta portaeraren ezaugarri eta patroi espezifikoen mapa bat irudikatzen du.

Saioak dinamika erraza du: elkarrizketaren lehen zatian, Agirrek gonbidatuei euren alde profesionalaren eta pertsonalaren gaineko galderak egingo dizkie eta, erantzunei eutsiz, bigarren partean Eneagraman aditua den Jokin Ameztoi jakintsuak (Andoni Mutiloa aktoreak sortutako pertsonaia da) gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehaztuko die momentuan egindako test txiki baten erantzunei erreparatuz. Gonbidatu bakoitza zein eneatipokoa den eta horrekin lotzen diren ezaugarriak zeintzuk diren azalduko digute. Era berean, elkarrizketatua eneatipo horri egokitzen zaizkion portaera ereduekin identifikatuta sentitzen den ala ez jakingo dugu eta baita zer ezaugarri gustatuko litzaiekeen, eta zeintzuk ez.

(Bideo)podcastaren arduradunen arabera, 'Eneagrama' «askotariko sortzaileen plaza da; baina ez da edozein plaza, ez delako ohiko elkarrizketa podcast bat». Diotenez, «bertara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest etorriko dira».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Katixa Agirrek zuzendutako 'Eneagrama' (bideo)podcasta sarean da jada