Borrar
Karten Fournier Museoak XVI. mendeko lau karta jaso ditu dohaintzan

Karten Fournier Museoak XVI. mendeko lau karta jaso ditu dohaintzan

Granadako Enríquez de Bazatarren jauregian halabeharrez aurkitutako lau karta dira

i.agote

Viernes, 27 de octubre 2017, 23:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Karten Fournier Museoak lau karta berri dauzka bere bilduman. Erakusketa guneak gaur bertan jaso ditu dohaintzan XVI. mendeko lau karta, Soledad de Cossío andreak emanda, zeinaren familiak halabeharrez aurkitu baitzituen, Enríquez de Bazatarren jauregian (Granada), 1940ko hamarkadan (orduan haien jabetzakoa zen), eginiko zaharberrikuntza lan batzuetan. Emailearen iritziz, karta horiek kultura legatuaren erakusgai dira, eta prestigiozko erakunde batek zaindu behar ditu; hortaz, Karten Fournier Museoak zain ditzala proposatu du.

Espainiako karta sorta bateko lau karta solte dira (2ko, 3ko eta 4ko ezpata eta 9ko urrea), modu tradizionalean eginak, xilografia bidez inprimatuak, zurezko matrizearekin eta txantiloia oinarri koloreztatuak (hiru kolore). Biko ezpatako kartan, gainera, idazkun bat dago (hura ere xilografia bidez inprimatua) “datak…(ezin da irakurri)”, zeinak ziurrenik zehazten baitu non eta zein urtetan inprimatu zen. Kartak erabiliak daude, baina ondo babestuta eta zainduta, haiek onik zaintzeko material egokien bidez.

Emailea 1998an jarri zen lehenengoz harremanetan museoarekin, jakiteko zein den karten antzinatasuna eta haiei buruzko informazio gehiago lortzeko. Haren eskaerari erantzunez, kartak 1520. urtearen ingurukoak zirela esan zitzaion.

Hala ere, ez da baztertzen azterlan tekniko osatuago batek informazio osagarria ematea kartak egin ziren lekuari buruz, edo urtea gehiago zehaztu ahalko da. “Dohaintza onartzeak esan nahi du garai horretakokarta multzo garrantzitsua erantsiko zaiola museoko bildumari; izan ere, halako beste 5 karta sorta baino ez dira egon orain arte, haiek ere erabat osatugabeak, nahikoa bitxitzat joak, eta interes handikoak haien antzinatasunaren ondorioz, baita halabeharrez aurkitu direlako antzinako agirien paper-sortetan sartuak, edo zenbait jauregi, eliza eta beste eraikin berezi batzuk eraberritzean aurkitu direlako ere” esan du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Sailekodiputatuak, zeinak dohaintza onartu baitu eta emaileari bisita gidatutxo bat egin baition, haren karten etxe berria izango den tokitik.

Enríquez de Bazatarren jauregia da eraikin berezi horietako bat, eta horrek balio historiko erantsia ematen die kartei. Fernando Katolikoak finka hori, besteak beste, eman zion dohaintzan bere iloba Enrique Enriquezi, Granada konkistatzeko faseetarik batean parte hartu izanagatik. Jauregia 1507. urte inguruan hasi zen eraikitzen, eta behin baino sarriagotan eraberritu zen XVI. mendean. Eraberritze lan horietako batean ezkutatuko ziren ziurrenik kartak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios