Karmele Jaio eta Goiatz Labandibar, gaur, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean
Bi euskal egileen arteko solasaldia 19.00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegi areto nagusian
Karmele Jaio eta Goiatz Labandibar idazleek 'Maitasunak eta bekatu nagusiak' izango dituzte hizpide Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean astearte honetan, ekainaren 4an, Bilboko 54. Liburu Azokaren baitan antolaturiko 'Begiradak' zikloan. Bi euskal egileen arteko solasaldia 19.00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegi areto nagusian, eta bertaratzerik ez duenak 'streaming' bidez jarraitu ahal izango du Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Publicidad
Bilboko Udaletik nabarmendu dutenez, Jaiok Zilarrezko Luma jaso du aurtengo edizioan. Kazetari eta idazle gasteiztarrak hainbat komunikabidetan egin du lan, eta hiru kontakizun liburu ('Hamabost zauri', 'Zu bezain ahul' eta 'Ez naiz'), lau eleberri ('Amaren eskuak', 'Musika airean', 'Aitaren etxea' eta pasa den otsailean argitaratu berri den 'Maitasun kapitala' azken eleberria), eta 'Orain hilak ditugu' poesia liburua idatzi ditu. Bere lan batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta zinemara eta antzerkira eraman dira.
Bestalde, Kazetaritzan lizentziatua, Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak ere hainbat komunikabidetan egin du lan, bai eta gidoigile gisa ere. Euskarazko narratiba laburreko hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, 'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak', 'Fotogramak', 'Hala bazan... klixk!' eta 'Hori zen dena', bai eta 'Interpretazioa g minorrean' poema liburua eta haur literaturako 'Hizkien alde' liburua ere. Bere azken eleberriak 'Putzua' eta 'Zoo' dira.
Bi euskal egileen arteko solasaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrieta liburutegi areto nagusian, eta bertaratzerik ez duenak 'streaming' bidez jarraitu ahal izango du Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión