Fot

Karguen karga

Ez dut kontu honetan esperientzia zuzenik, baina inguru zabalean ikusi izan dut ze sentikizun desberdin sentitzen duen batek kargu bat eskaintzen diotenean enpresan nahiz erakunde politikoetan. Batzuetan harridura, besteetan, ordea, luzaroan espero izan den zerbait da, bazen garaia, azkenean. Ondoren, batez ere eskaintza ustekabean heltzen denean, pertsona batek pentsa dezake handi gelditzen zaiola zeregina, ez dela karguak eskatzen duena betetzeko gauza izango. Azken puntu hau, nik ikusitakoaren arabera, gehiago gertatzen zaie emakumeei gizonezkoei baino.

Publicidad

Demagun eskaintza jaso duenak gainditu egiten duela karguak ematen dion beldurra eta erabakitzen duela baietz, onartuko duela eskaintza. Kasu horretan berehala pentsatuko du jasotakoa merezi zuela eta oso gutxitan galdetuko dio bere buruari izendapenaren nondik norakoa. Izendatu dute eta kito.

Bere kargua uztera behartzen dutenean, ordea, orduan bai, orduan hasiko da zergatiari bueltak ematen, haren ordez jarri duten pertsonaren nondik norakoak aztertzen. Erabakia onetsiko du ala ez, baina kargudun bilakatu zutenean burutik pasatu ez zitzaizkion kontuak pasatuko zaizkio. Nori esker heldu da izendatu berria puntu horretara, zer esanahi du aldaketak. Zergatik ni, zergatik orain.

Kanpotik ikusita, karguek karga dakarte erantsita, zenbat eta kargu altuagoa orduan eta erantzukizun handiagoa eta, halere, gehien gehienak gustura ikusten ditugu zeregin horretan eta gutxik ematen du dimisioa. Gehienera jota ere, gorago igo nahi lukete, hurrengo mailara. Boterea zer den dastatu ez duenak nekez ulertuko du hori, baina botereak, hasi behetik eta erpineraino, mendetasuna sortzen du, hasierako beldurrak galdu bezain laster, agintean dagoenak gustua hartzen dio botereari.

Edo gutxienez hori pentsatzen dugu sekula santan boterea dastatu ez dugunok.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad