Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hauteskunde kanpaina bat duela hilabete bat atzean utzi eta gero, atzo beste hauteskunde kanpaina batekin amaitu genuen. Orduak eta orduak izan dituzte alderdi politikoen ordezkariek hainbat gaiari buruz hitz egiteko; egunkarietako orrialde asko hartu dituzte ordezkari horiek euren mezuak eta programak zabaltzeko. Ordu eta orrialde horien guztien bitartez, boto-emaileok konprobatu dugu ekologismoa ez dagoela geure politikarien kezkarik nagusietarikoen artean. Ingurumenaren egoera gero eta gaitzagoa bada ere, beste lekuei begira diraute; geure planeta bere minaren seinale ugari ematen ari bada ere, neurri zuzenak eta zehatzak hartzea ez du lehentasunik, antza.

Konbentziturik nago, hemendik denbora gutxira, ekologismoari buruz asko hitz egingo dugula. Asko hitz egingo da eta politikariek jaurtitzeko arma bat balitz bezala erabiliko dute. Beraiek kontzientziatuko dira tupustean, eta hortik aurrera, aldarrika hasiko dira bata bestea baino ekologistago izan dela betidanik. Ekologismo leloa bilakatuko dute eta pankarta asko zabalduko dira ekologismoaren alde. Dramatizazio horren atzetik zer dagoen ikusteko aukera izango dugu. Dena den, hainbat gauzatarako beranduegi helduko da komite oihulari hori.

Bitartean, egun hauetan jakin dugu Lurrak, gizakiok gainean gaudenetik, inoiz izan dituen karbono dioxido mailarik altuenak iritsi dituela. World Resources Institutek ozenki adierazi du planetaren tenperaturak bi gradu gehiago igoko balu, ondorioak suntsitzaileak izango liratekeela. Bitartean, koalak desagertzear daude Australian, eukaliptoak ere desagertzen ari direlako; aldiz, zuhaitz mota hori berde klorofilaz ari da geure bazterrak margotzen. Hemen eta geure antipodatan, gizakiok naturaren kontra gabiltza, ekosistemen orekak suntsituz, kutsadura barreiatuz.

Hauteskunde-kanpainetan ekologismo hitza ezpainetara eramango dituzte, azkenik, politikariek, baina itzulezintasunaren bidea gurutzatzen ari gara dagoeneko, eta bide horren beste aldean amildegi bat baino ez dago. Pankarta guztiak irents ditzakeen amildegi sakon eta ilun bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios