Borrar
Kandinskyren koadro bat.
Kandinsky, El Anatsui, Eliasson eta Lygia Calrken obrak izango dira 2020an, Guggenheimen

Kandinsky, El Anatsui, Eliasson eta Lygia Calrken obrak izango dira 2020an, Guggenheimen

Museoko Patronatuak oniritzia eman dio datorren urteko museoaren programazioari eta bilera batean esan dute urtarriletik maiatzera bitartean 443.760 bisitari izan dituela museoak, iaz baino ia 100.000 gehiago

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 24 de junio 2019, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kandinsky, El Anatsui, Eliasson eta Lygia Calrken obrak egongo dira erakusgai 2020an Bilboko Guggenheim Museoan. Museoko Patronatuak oniritzia eman dio datorren urteko museoaren programazioari.

Museoko Patronatuak datorren urteko programazioaren inguruko bilera ospatu zuen pasa den astelehenean, ekainaren 17an. Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen batzarraren buru, eta, bertan museoak urte honetako bost lehen hilabeteetan jaso izan duen bisitari kopurua eman zuen aditzera. Urtarriletik maiatzera bitartean 443.760 bisitari izan ditu museoak, iaz baino ia 100.000 gehiago. Hortaz aparte, Kandinsky, El Anatsui, Eliasson eta Lygia Calrken obrak ikusgai egongo direla aurreratu zuen.

Vasily Kandinsky errusiar artista pintura abstraktuaren aitzindaria eta abstrakzio lirikoaren eta europar espresionismoaren aitatzat jo izan da. XX mendeko artistarik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bestalde, El Anatsui Ghanako eskultorea da, egun lanean diharduena. Bere ibilbide oparoena Ghanan burutu izan du eta bere eskulturetan buztina eta egurra erabiltzeagatik nabarmentzen da. Afrikar artistaren lana nazioarteko hainbat museo ospetsutan egon da erakusgai: Parisko Pompidou zentroan, Londresko British Museumen, New Yorkeko Metropolitan eta Moma museoetan, Veneziako eta Liverpooleko Bienaletan...

Hori nahikoa ez balitz, Olafur Eliasson tamaina handiko obrak egiten dituen artista daniarra da. Bere erakusketetan ura eta argia uztartzen ditu gehienbat eta bere obra munduko hainbat museotan egon da ikusgai: San Frantziskoko, New Yorkeko eta Chicagoko Arte Garaikidearen Museoak, Sao Pauloko, Veneziako eta Istambuleko Bienalak, etab.

Azkenik, Lygia Clark Neoconcreto Mugimenduaren fundatzaileetako bat da, gizakiaren eta artearen arteko erlazioa berriro ere definitzearengatik konprometituko mugimendua. Artista brasildarrak artearekin eta psikoterapiarekin erlazionatutako margolanak eta eskulturak burutu zituen gehienbat.

Gauzak horrela, artista hauen obra desberdinez gozatu nahi baduzu Bilbotik irten gabe, jakin ezazu datorren urtean aukera izango duzula Guggenheimen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios