Fotolia

Kaltetuen arrazoiak

Sábado, 3 de septiembre 2022, 00:25

Ez da hori beti gertatzen baina, normalean, zapalkuntza edo bazterkeria jasaten duena hobeto jabetzen da egoeraz kaltearen eragilea baino. Eskolan erasoak jasaten dituenak badaki zer ari zaion gertatzen, izena ezagutzen ez badu ere, baina kaltegileak esango dizu txantxetan ari dela, jolasean eta kaltetua errealitatea puzten ari dela, ez dela hainbesterainokoa. Eta berdin gertatuko da haur edo gaztetxo horien gurasoekin: kaltetuaren gurasoek ikusiko dute bazterkeria, kaltegilearen gurasoek, ez.

Publicidad

Horrela gertatzen da matxismoarekin ere. Gizonen lehentasuna berezkoa irudituko zaio hainbat gizoni, ez du hor gaitzestekorik ikusiko. Errazago ikusten du zapalkuntza emakume batek, aukera gehiago daude horretarako. Gizonarentzat garrantzirik gabeko huskeria dena mingarria gerta daiteke emakume batentzat. Noski, beti egongo dira matxismoa antzematen duten gizonak eta bertan gustura dauden emakumeak.

Zer esan arrazakeriari dagokionez. Mendebaleko zuriok pentsa dezakegu aurrerakoiak garela, ikasiak, jakin badakigula arraza bakar bat dagoela munduan, 'sapiens'a. Baina errealitatea zein den jakiteko azala beste kolorekoa dutenei entzun behar zaie, batez ere aberatsak ez badira. Eta hori egiten baduzu harritu egingo zara, haserretu ere bai agian.

Nork bere bizilekutik begiratzen dio munduari eta ahalegin handia egin behar duzu bestearen arrazoiak ulertzeko. Tratu txarren kontrako borrokak, sexu erasoen aurkako ahaleginek erakutsi digute biktimak dioena entzuteko premia. «Nik sinesten dizut», nik sinesten dut zuk esandakoa egia dela eta zure ondoan izango nauzu.

Noski, ehuneko minimo bat gezur egon daiteke hainbeste egiaren artean, baina hobeto ezagutuko duzu errealitatea kaltetuen ahotsa entzuten baduzu, eta oinarria datu okerretan duen ideiak edo ekintzak nekez izango du emaitza onik. Edozein esparrutan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad