https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kalitatezko produktu merkeak, BEC-en ospatuko den outlet-ean

Iazko outletaren argazkia./
Iazko outletaren argazkia.

Stock Euskadi, Estatuko iparraldeko outlek handiena, bere 15. edizioa ospatuko du asteburu honetan

EL CORREO

Stock Euskadi, Estatuko iparraldeko outlek handiena, bere 15. edizioa ospatuko du asteburu honetan eta lehen markak prezio paregabeetan aurkitzeko aukaera izango dute interesdunek Bilbao Exhibition Centren (BEC).

Esan bezala, outleta iraungo duen hiru jardunaldi horiek (ostiraletik igandera) 10 orduko etengabeko ordutegi zabala izango dute, goizeko 11:00etatik gaueko 21.00ak arte, ahalik eta jende gehien hurbildu dadin azokako 1 Pabiloira. Bertan, mota guztietako artikuluetako eta produktuetako lehen marketan %80 arteko beherapenak eskainiko dituzten ehun erakusle baino gehiago elkartuko dira: moda, osagaiak, oinetakoak, edertasuna, etxea, kirolak, elektronika eta aisia. Martxoan egin zen azken edizioak 33.000 bisitari eta 100.000 salmenta baino gehiago izan zituen.

Stock Euskadik, aurreko edizioetan bezala, espazio bakar batean beherapen handiak eskainiko ditu, oso etxe garrantzitsuen aldetik: Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver, Geographical Norway, Superdry edo Antony Morato, besteak beste. Euren sektoreetan ospe handia duten marka horiei, edizio honetan Pepe Jeans-ek Stock Euskadin bere stand propioa izango duela gehitu behar zaie. Arropa bakeroen nazioarteko merkatuan marka liderretakoa da.

Outlet-aren sektoreari buruz egin diren azken azterlanek eta inkestek erakusten dutenez, horrelako ekitaldietara doazen erosleak ez dira low cost soslaia dutenak, marka ezagunak eta kalitate maila handikoak merkeago bilatzen dituzten bezeroak baizik. Hau da, lehen mailako markei leial izaten jarraitzen duen baina merkeago erostea nahi duen bezeroaren soslaia dute.

Hortaz aparte, aipatzea aurreko edizioan martxan jarritako Stock Euskadi APPari esker erabiltzaileek askoz etekin gehiago atera ahal izango diotela azokari, unean bertan jasoko baitituzte berrikuntzak, ekitaldiak, eskaintzak, erakusleen zerrenda, albisteak eta bestelako informazio interesgarri guztia. Horrez gain, aipatutako aplikazioak, erakusleen mapa eskainiko du, nortzuk diren eta non dauden, bilatzen ari garen standerako bidea erraztuz. Horrek askoz ere joan-etorri arinagoa eta erosoagoa eskainiko die azokara doazen bisitari ugariei.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos