https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Kalitate handiko sagardoa» dastatuko da aurten Bizkaian

Lurraldeko sagardoaren 2017ko 200.000 litroko uzta «historikoa» izan dela gogorarazi du Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak

ELCORREO.COM

Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak adierazi zuen aurreko astean 2017 «urte oparoa» izan dela eta aurreratu zuenaren arabera, «kalitate handiko sagardoa» dastatuko da aurten lurraldean. Uzta «historikoa» izan dela azpimarratu zuten, eta ekoizpen bolumena Bizkaian 200.000 litrokoa izan dela ere bai, aurreko denboraldian baino 75.000 litro gehiago. Bizkaiko Sagardoaren 2017ko uztaren aurkezpena aurreko astelehenean egin zen, Zornotzako Uxarte sagardotegian, hain zuzen ere.

Guztira, 2017ko uztak 12 milioi litro inguru sagardo egitea ekarri du Euskal Herrian. Euskal Sagardoa jatorri deiturako lau milioi litro sagardo egin dira, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban bildutako sei milioi kilo sagar erabiliz. 250 hektarea baino gehiago izan dira eta 200 ekoizlek baino gehiagok hartu dute parte. Sagardogileei dagokienez, 47 sagardotegi izan dira guztira jatorri deiturako sagardoa egin dutenak: 40 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban.

Sagardoa «osasuntsu» heldu da kupeletara. Neguko tenperatura baxuak eta udaberriko eguraldi eguzkitsuak fruituaren loraldia aurreratu du eta horrek izan du eragina sagar barietate desberdinetan. Hori dela eta, aurtengo sagardoak «gorputz ederrekoak ahoan» eta «oso usaintsuak» izatea dute ezaugarri nagusi.

Edalontzian «intentsitate handikoa» eta «kolore argiagokoa» da aurtengo sagardoa. Orokorrean, alkohol graduazioa %6 ingurukoa da, lehengo urtea baino gutxiago. Beraz aurtengo sagardoak erraz edatekoak, freskoak, alkohol gutxiagokoak, kolore argiagoak eta oso usaintsuak dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos