Borrar

Kaleko arte eszenikoen euskal ekoizpena sustatzeko deialdia

Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak eta Nafarroako Quiero Teatroak osatzen dute Karrikan plataforma, proiektuaren sustatzailea dena

El Correo

Sábado, 21 de julio 2018, 23:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Karrikan plataformak mugaren bi aldeetan kaleko arte eszenikoen sorkuntza lanak sustatzeko eta bultzatzeko laguntzen hirugarren deialdia zabaldu du. Proposamen artistikoak aurkezteko epea irailaren 2ra arte egongo da zabalik, eta informazio guztia www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri.

Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Hendaiako udalek, Lapurdiko Euskal Herriko Hirigunea-Hamekak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak osatzen dute Karrikan plataforma. Bazkide horiez gain, Libourneko, Iurretako eta Arrigorriagako udalak eta Gipuzkoako Dantzagunea sorkuntza zentroa laguntzaile gisa sartu dira bertan ere.

Bere arduradunek adierazi dutenez, proiektu bat aukeratzeko konpromisoa hartu dute eta, laguntza ekonomikoa eta teknikoa jasotzeaz gain, 2019an sustatzaileen jaialdi handietan programatuko da.

Bilboko Kalealdia, KaldeArte...

Euskal Herrian kaleko arteetan gero eta indar gehiago hartzen ari diren eta espazio publikoan jarduten duten eta profesionalak diren edo profesional izateko bidean dauden artisten sorkuntza lanak bultzatzea da Karrikan plataformaren xedea da.

Zehazki, balio berezia emango zaio «kaleko ikuskizuna» kontzeptuari. Horrela, «zuzeneko ikuskizuna» lantzen duten diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak eta abar. Hala ere, lehentasuna izango dute formatu txiki edo ertaineko ikuskizunek.

Plataformako kideek aukeratutako proiektua modu orokorrean bultzatzeko konpromisoa hartu dute, hau da, laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazio laguntza emanez -konpainiaren beharren arabera- eta, azkenik, sustatzaileek euren hirietan antolatzen duten kaleko arte jaialdi bakoitzean gutxienez proiektuaren emanaldi bat programatuz. Kaleko jaialdi horiek dira Bilboko Kalealdia, KaldeArte, Iruñeko Harresietako Jaialdia, Hendaiako Mai du théatre eta Abian! Errobiko mankomunitatean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios