Inork ez dizu hilabeteotan salbuespen egoeran bizi garenik ukatuko. Ez zitzaigun mende batean horrelakorik gertatu, eta hori kontuan eduki behar da pandemiaren aurrean izan dugun eta izaten ari garen erantzuna aztertzeko orduan. Harrigarria, ezohikoa, ezustekoa.
Publicidad
Puntu hori argi utzi ondoren, edozein lekutara begiratzen dugula ere, antzeko norberekoikeria ikusten dugu. Gazteak eta ez-festen aitzakian antolatutako kale-zurrutak; helduok eta etxeetako bilera/bazkari/afariak; agintarien ezintasun mingarria; era eta kolore guztietako negazionistak…
Zientzialariak eta osagileak salbatu dira, beraiei esker ez gaude okerrago. Laudorioak bota dizkiegu sendagile eta erizainei, txalo hunkigarriak eskaini dizkiegu etxetik. Baina ez dugu haien eredua jarraitu. Osagileak santuak dira eta gu pertsona arruntak.
Gainerako guztiok kale egin dugu ataka berri honen aurrean. Edo jendartearen beste jokaera bat espero genuenok egin dugu kale, nahia eta errealitatea nahastu egin ditugulako. Uste genuen gure tradizioan hain errotua egon den komunitate zentzuak beste ukitu bat emango ziola gure jokaerari, mundu osoan gero eta indar gehiago duen norberekoikeria ahuldu egingo zela gurean.
Pandemiaren hasieratik bertatik antzeman ziren lehen zantzuak, itxialdiaren garaitik. Edonork, edonon esaten zizun zer egin debekuak ekiditeko, ze bidezidor hartu behar zenuen ertzainei ihes egiteko, ze ordutan zegoen zaintza gutxien errepideetan, ze aitzakia ziren ertzainek onartzen zituztenak…
Publicidad
Baina benetako uholdea itxialdia bukatu zenean etorri zen eta horretan gaude oraindik ere, handik urtebetera, txertoa eta guzti, izurriteari mugak jarri ezinik. Hamaika aldiz entzun dugu indartsuago aterako garela ataka honetatik. Agian. Bitartean, orain eta hemen ateratako argazkian ez gara guapo ateratzen, ezta gutxiagorik ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión