https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kalakan musika bandak 'Mendeala' bira eskainiko du Euskal Herrian uztailean

Kalakan musika bandak 'Mendeala' bira eskainiko du Euskal Herrian uztailean

Musika emanaldi hauek Alexander Arkhincheev mongoliar abeslariarekin elkarlanean egingo dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Kalakan musika bandak «Mendeala» bira eskainiko du Euskal Herrian uztailean. Musika emanaldi hauek Alexander Arkhincheev mongoliar abeslariarekin elkarlanean egingo dituzte. Aian, Arrasaten (Gipuzkoa), Bidaxune (Nafarroa Beherea) eta Hendaian (Lapurdi) eskainiko dituzte kontzertuak, uztailaren 20tik 26ra bitartean.

Bira berri honen bitartez, euskal musikari eta perkusionista hirukoteak bere obra berria aurkeztuko du euskal lurraldean. Kontzertu horiekin Kalakan taldeak euskal kultura beste kultura batzuekin uztartuko dute berriro ere. Oraingoan, Buriatiako errepublikako (Siberia) kulturarekin konkretuki. Horretarako, dagoen hizkuntzarik unibertsalena erabiliko dute: musika.

Kalakan Ipar Euskal Herriko folk musika taldea da. Musika banda Pierre Sangla, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau hirukoteak osatzen dute. Euskaraz abesten dute eta kantu herrikoi eta tradizionaletan oinarritzen dira gehienbat. Kantu herrikoien ahots eta perkusio moldaketak egitea da haien berezitasun aipagarriena.

2011n Laàs herriko Transhumances Musicales festibaleko kantu txapelketa irabazi zuten. Urte hartan famatuak izaten hasi ziren eta Euskal Herrian eta Europa mailan zenbait kontzertu eskaini izan zituzten. Hirukotearen ospe handiena 2012an berenganatu izan zuten Madonna estatubatuar artistarekin batera egin zuten mundu birari esker, MDNA tour izenekoan. Zazpi hilabetetan hirukoteak 80 kontzertu baino gehiago eskaini izan zituen nazioarte mailan Madonnarekin batera: Ekialde hurbila, Europa, Ipar Amerika eta Latinoamerikan egin izan zituzten musika emanaldiak.

Alexander Arkhincheev abeslaria eta instrumentu-jole mongoliarra da. Musika ikasi izan zuen Ulan-Uden (Mongolia). Bertan Buryateko estatuko Dantza eta Kantu Antzerki Nazionalak estalgabetu egin zuen. Alexander Buryat kulturaren babesle sutsua da.

Nazioarteko hainbat bira eta hainbat garaikur irabazi izan ditu Errusian, Mongolian edota Hego Korean esaterako. Egun SHONO musika bandan dihardu talde buru gisa. Musika talde honek buryat eta mongoliar kulturako musika rock garakidearekin uztartzen du.