https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Kabooms rockabilly taldearen kontzertua izango da Hell Doradon maiatzaren 11n

The Kabooms taldeko kideak./
The Kabooms taldeko kideak.

Kontzertua eguerdian izango da, 13:30ean, eta aretoko ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte

PAUL PICADO

The Kabooms taldearen kontzertua izango da maiatzaren 11n Hell Doradon. Taldeak 'Right Track, Wrong Way' izeneko lana kaleratu berri du eta Estatutik eta Europatik ibiliko da aurkezten. Kontzertua 13:30ean hasiko da, baina aretoko ateak 13:00etan irekiko dituzte. Sarrerak ohiko lekuetan eros daitezke: Interneten (11 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (12 euro). Bazkideen kasuan, sarrerak 8 euro balioko du.

The Kabooms taldean 2014. urtean sortu Bartzelonan, Espainiako rockabilly estiloko beste talde batzuetako kideekin. Lehen lana 2015. urtean kaleratu zuten, 'Rhythm Bomb Rcs', eta nahiz eta jarduera laburra izan, munduko jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartu dute dagoeneko, hala nola, Viva Las Vegas, Fuss and Holler (AEB), The Rockabilly Rave eta Hemsby (Britainia Handian), Let´s Get Wild, Get Rhythm Go Wild (Alemanian), High Rockabilly eta Rockin Race (Espainian).

Egiten duten musikan 50eko hamarkadaren hasierako eta 60ko hamarkadaren amaierako soinuen eragina hautematen da, eta besteak beste, rockabilly, rock and roll eta surf rocka bateratzen dituzte. Lau urte igaro dira lehen lanetik bigarrenera, baina diotenez, lan handia egin dute estudioan abesti berriak prestatzen. Lehen diskoan abesti guztiak taldeak berak konposatutakoak dira, baina bigarrenean, beste talde batzuen bertsioak ere egin dituzte, zuzeneko kontzertuetan harrera ona izan dutelako ikusleen artean.

Lau kide dira, baina zuzeneko kontzertu batzuetan MFC Chicken eta The Torontos taldeetan egondako Spencer Evoy saxofoi-jotzailearen laguntza izaten dute. Etorkizunean beste nobedade batzuk ere sartuko dituzte, baina horien berri izateko, kontzertuetan ikusi beharko ditugu.

Temas

Euskera