Borrar
'Gure Kasa' taldearen kide batzuk.

Julen Aginagalde, Zuriñe Hidalgo eta Jon Plazaola izango dira, gaur, 'Gure Kasa'n

Julen Telleria aita izan da, eta, aste honetatik aurrera, Antton Telleriak eta Maddalen Arzallusek gidatuko dute saioa, Virginia Santos bekadunaren laguntzarekin

Zurekin

Asteazkena, 10 ekaina 2020, 19:35

Comenta

Julen Aginagalde munduko eskubaloi txapelduna, Zuriñe Hidalgo abeslari eta aurkezlea, eta Jon Plazaola aktorea izango dira aste honetako gonbidatuak Euskal Telebistako 'Gure Kasa' saioan. Jolas bihurrietan parte hartu, kirolaren, antzerkiaren eta kontzertuen itzulerari buruz hitz egin, modako TikTok-ak grabatzen ahalegindu eta gau atsegin bat pasatzera datoz gaurko saioko protagonistak.

Julen Telleria aita izan da, eta, aste honetatik aurrera, beraz, Antton Telleriak eta Maddalen Arzallusek gidatuko dute saioa, Virginia Santos bekadunaren laguntzarekin.

Ea nola izango den euren debuta? Gorka Aginagalde aktorea izango da aste honetako kolaboratzaile gonbidatua, eta bere txokorik bereziena erakutsiko die ikus-entzuleei: Gasteiz. Marta Elvira, berriz, Urretxun izan da 'terrazeoa' egiten eta aste honetako gonbidatuei buruz herritarreei galdetzen. Zer esan ote diote? Ondo ezagutzen al dituzte? Bestalde, Onintza Enbeita arropa denda batera joan da lehen aldiz. Nola aldatu da egoera? Zerbait erosi ote du? Jende asko ote zegoen erosketak egiten? Bukatzeko, Joseba Olagaraik Oinatz zezena eta haren jabea aurkeztuko dizkie pantaila aurrean programa jarraitzen dutenei. Iñaki Zunzunegi, bestalde, abeltzaina eta trikitilaria da, eta aurtengo planak bertan behera geratu zaizkiola kontatuko du saioan.

Esan bezala, beraz, gaurko 'Gure Kasa' programa Antton Telleriak eta Maddalen Arzallusek gidatuko dute, Virginia Santos bekadunaren laguntzarekin. Eta 22:30etik aurrera ikusi ahalko duzu, ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Julen Aginagalde, Zuriñe Hidalgo eta Jon Plazaola izango dira, gaur, 'Gure Kasa'n

Julen Aginagalde, Zuriñe Hidalgo eta Jon Plazaola izango dira, gaur, 'Gure Kasa'n