https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Juan Echanovek zuzendutako 'Rojo' antzezlana izango da gaur Principal Antzokian

Juan Echanove eta Ricardo Gómez, 'Rojo' antzezlanaren funtzio batean. /Europa Press
Juan Echanove eta Ricardo Gómez, 'Rojo' antzezlanaren funtzio batean. / Europa Press

Obran Mark Rothko margolariaren istorioa kontatzen da, espresionismo abstraktu delakoaren adierazle nagusietakoa dena

PAUL PICADO

Juan Echanovek zuzendutako eta Ricardo Gómezekin batera antzeztutako 'Rojo' antzezlana izango da ostiral honetan Principal Antzokian. Istorio honen jatorrizko gidoilaria 'Gladiator', 'El Aviador' eta 'Skyfall' filmen gidoilari bera da, hots, John Logan, eta obra hau Estatuan antzezten den lehen aldia da. Sei Tony sari irabazi ditu eta mundu erdian antzeztu da, hala nola Txilen eta Japonian. Obra 20:30ean hasi eta 22:00etan gutxi gorabehera amaituko da. Sarrera erosi nahi izanez gero, Kutxabanken webgunean egin daiteke, baina dagoeneko oso sarrera gutxi geratzen dira.

Obran Mark Rothko margolaria agertzen da, espresionismo abstraktu delakoaren adierazle nagusietako bat dena. Ziur asko bere erronka profesionalik handienari eta bere dilema etikorik txarrenari aurre egin behar dio, izan ere, oso ongi ordainduko dizkioten zenbait horma-irudi margotu beharko ditu, New Yorken dagoen Four Seasons jatetxe elitista apaintzeko. Rothkok ez du onartu nahi sortu berri den Pop Art delako mugimendu berriak bere ondarea zapalduko duela. Baina bere laguntzaile gaztearen begiradapean, arteari, bizitzari eta heriotzari buruz duen ikuspegiaren erretratu aparta margotzen du.

Mark Rothko jatorriz letoniarra eta margolari estatubatuarra izan zen. Haurra zenean Estatu Batuetara emigratu zuen, eta han unibertsitate ikasketak egin zituen. Arteari dagokionez, bere kabuz ikasi zuen. Hasiera batean surrealismotik eta espresionismotik hurbil ibili zen, baina gero bere estiloa sortu zuen. Horrela, espresionismo abstraktuaren pertsonarik nabarmenenetako bat izan zen. Juan Echanovek Mark Rothkorena egiten du, eta luzaroan ibili zen papera prestatzen. Emaitza paregabea izan da. Ricardo Gomezek, bestalde, harritu egiten du bere lanarekin, nahiz eta oso gaztea izan.

Temas

Euskera