Borrar
Aurreko edizioko kontzertua. M. S.
Josu Urrutia Trio, Jose Ángel Lorente eta Szymon Klekowicki sextet musika taldeek joko dute Bermeoko Jazzaldian

Josu Urrutia Trio, Jose Ángel Lorente eta Szymon Klekowicki sextet musika taldeek joko dute Bermeoko Jazzaldian

Jaialdiaren XXII. edizioa uztailaren 3tik 5era bitartean ospatuko da Bermeoko Kafe Antzokian

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 2 de julio 2019, 23:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Josu Urrutia Trio, Jose Ángel Lorente eta Szymon Klekowicki sextet musika taldeak oholtza gainean arituko dira Bermeoko Jazzaldiaren XXII. edizioan. Festibala uztailaren 3tik 5era bitartean ospatuko da Bermeoko Kafe Antzokian eta sarrera doakoa izango da.

Jaialdiaren aurkezpen ekitaldia pasa den astelehenean, uztailak 1, eskaini zuten Bermeon. Bertan Alazne Zumeta, Bermeoko Kultura zinegotziak, eta Igor Markaidak eta Joseba Verdesek Jizz-jazz taldearen kideek aurtengo edizioaren nondik-norakoak azaldu zituzten.

Jaialdi honek Busturialdean jazz musika zaletasuna eta ezagutza bultzatzea, jazz mundua herrira hurbiltzea eta jazz musikaren joera berrienak ezagutaraztea du xede. Horretarako, aurtengo edizioak kalitatezko programa eskainiko die bisitari eta herritarrei.

Bermeoko Jazzaldiaren antolaketan hainbat enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuk hartzen dute parte: Bermeoko Udala, Jizz-Jazz Kultur Taldea, Bizkaiko Foru Aldundia, Oizmendi Telebista eta Itsuki Irratia besteak beste.

Aipatu dugunez jaialdiak hiru kontzertu eskainiko ditu. Uztailaren 3an Jon Urrutia Trio taldea igoko da agertoki gainera. Musika talde honek tradizioa eta modernotasuna uztartzen ditu, espainiar, frantses eta Ameriketako kulturetako soinu hotsak eta erritmoak nahasiz.

Uztailaren 4an, berriz, José Angel Lorente boskotea ibiliko da oholtza gainean. Taldeak pasa den urtean BBK Jazz 2018 saria, urteko jazz egitasmorik onenaren garaikurra irabazi zuen. Musika banda gazte honek jazz berriaren soinua, talentu eta hizkuntza garaikideen ezagutza ikaragarri batekin nahasten du.

Azkenik, uztailaren 5ean Szymon Klekowicki sextet taldearen txanda izango da. Poloniako talde honen abestiak Szymon Klekowick taldeburuak eta Adam Jarzmik pianistak ekoitzi izan dituzte. Aurtengo neguan euren lehenengo lana kaleratu zuten: 'A day in the bus' izenekoa. Jazzaren erantzun modernoetakoa da Europatik etorritako talde hau.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios