https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Josh Hoyer & Soul Colossal taldearen kontzertua, Gasteizen

Josh Hoyer & Soul Colossal taldearen kontzertua, Gasteizen

Urban Rock Concept zentroan izango da 21.00etan

PAUL PICADO

Astearte honetan Josh Hoyer & Soul Colossal taldearen kontzertua izango dugu Gasteizen, Urban Rock Concept zentroan. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta sarreren salneurria 8 eta 10 € artekoa izango da.

Josh Hoyer & Soul Colossal taldean 2012. urtean sortu zen bluesa nagusi den Lincoln hirian, Nebraskan. Bost kidek sortu zuten, eta horietako batzuk, eremuko musikaririk ezagunenetakoak dira. Hoyerrek teklatuak jotzeaz gain, abeslaria ere bada, eta haren batera dauden Benjamin Kushner (gitarra-jolea), Blake DeForest (tronpeta), Mike Keeling (baxua) eta Larell Ware (bateria).

Bere musikan soul, funk eta rhytm and bluesa nabaritzen dira, baina musikaren mugak etengabe gainditzen ditu, bai estiloari, bai garaiari dagokienez. Ematen duten kontzertu bakoitzean helburu bat dute: jendeak dantza egitea eta beren arazo txikiez ahaztea.

Iaz, lehen bira eman zuen taldeak Europatik, 27 hiritatik hain zuzen ere, eta amaitzeko, bilduma bat grabatu zuten zuzenean Bruselan emandako kontzertuan. 2015. eta 2017. urteen artean ere 150 kontzertu baino gehiagotan parte hartu zuen.

Aurten, urtarrilean, 'The End of the Night' plazaratu dute, hiru abestirekin, eta proiektu solidario bat Jay Knowles eta Jon Coleman konpositore beteranoekin batera. Geroago, udaberrian, laugarren disko luzea atera zuten, 'Do It Now', Europan abuztuan atera dena. Estatu Batuetan atera baino lehen, 7 aste emango ditu Europan zehar.

Gaurko kontzertuan bere abestirik ezagunenak gozatzeko aukera izango dute gasteiztarrek, beraz, horren lekuko izan nahi baduzu, Urban Rock Concept zentrora hurbiltzea besterik ez duzu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos