Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Joseba Intxausti, segurarra. EITB

Joseba Intxausti euskaltzain eta historialaria hil da

Ondare oparoa utzi du historialari segurarrak. Besteak beste, 'Jakin' aldizkariko kidea eta UZEIren sortzaileetako bat izan zen

Zurekin

Igandea, 20 abuztua 2023, 10:28

Comenta

Joseba Intxausti Rekondo historialaria eta euskaltzaina hil da. Eliz ikasketak eta Historia ikasi zituen Intxaustik eta ondare oparoa utzi du. 'Jakin' aldizkariko kidea eta UZEIren sortzaileetako bat izan zen, baita bietako zuzendari ere: 1958tik 1964ra 'Jakin'en eta bost urtez UZEIn. Horrez gainera, asko dira euskal historiari buruz idatzi zituen argitalpenak.

Segurarra aitzindaria izan zen euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan, baina bereziki euskalgintzaren eremuan. Izan ere, Txillardegiren ildoan, euskara batuaren lehen oinarriak jartzen eta zabaltzen aritu zen.

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1961ean eta ohorezko euskaltzain 2004an. Gainera, Jakin Fundazioko ohorezko kidea da egun. Guztira, 37 liburu, ehundik gora liburu zati eta ia laurehun artikulu idatzi zituen Intxaustik 62 urtetan zehar; hots, 512 dira idatzi eta argitaratutakoak lanak.

Batez ere Kulturgintzaren historia aztertu zuen bere idatzietan. Horrela, 'Euskal Herria' lan entziklopedikoa zuzendu eta koordinatu zuen 1984-1985ean, Ikastolen Artxibo Historikoaren proiektuaren zuzendari-sortzailea izan zen ('Historia baten bila: euskal eskolaren iraganaz: EHIHren Proiektua', 1990), eta 'Bidegileak' bilduma ere zuzendu zuen.

Azken urteotan bi ikerketa-lerro nagusitan zegoen murgilduta: batetik, euskararen historia sozialaren ikerketa sistematikoan Euskaltzaindiaren Joanes Etxeberri proiektuaren bidez, eta, bestetik, Euskal Herriko historia erlijiosoaren ikerketan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Joseba Intxausti euskaltzain eta historialaria hil da

Joseba Intxausti euskaltzain eta historialaria hil da