Borrar

Joseba Gotzonek 'Desiraren kaia' lan berria kaleratu du formatu digitalean eta nazioarteko biran aurkeztuko du

Portugaleteko kantautoreak egin duen «diskorik komertzialenetariko bat da», melodia ezberdinak konposatzeari eutsiz

elcorreo.com

Sábado, 14 de abril 2018, 23:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Durangoko Azoka ospatzeko oraindik hilabete luze batzuk geratzen badira ere, musikaren sektorea ez da geldirik egoten Euskal Herrian. Pasa den ostegunean Doctor Deseo talde bilbotarrak bere azkenengo lana 'La fuerza de la fragilidad' Kafe Antzokian aurkeztu zuen. Eta laster, beste bizkaitar baten azkenengo diska entzuteko momentua helduko zaigu.

Lan berri horren autorea Joseba Gotzon kantautorea da. Musikari bizkaitarrak 'Desiraren kaia' izeneko disko berria argitaratu du, formatu digitalean, eta Euskal Herritik, Espainiatik, Kubatik, Kataluniatik edota Argentinatik igaroko den nazioarteko biran aurkeztuko du zuzenean. Benetan luzea izango da egingo duen bira. Oholtzaz-oholtza.

Musikariak berak jakinarazi duenez, lan berri pop rock estiloan kokatzen da eta gitarra elektrikoen moldaketak nabarmenak dira zortzi abestietan. Portugaleteko kantautoreak egin duen «diskorik komertzialenetariko bat da», melodia ezberdinak konposatzeari eutsiz.

Abestiek istorio erotiko-erromantikoak kontatzen dituzte, mundu imajinarioak, birtualak edo errealak sortuz, «eta norberari bere mundu erotikoa imajinatzera bultzatzen dizkiotenak». Horretarako, Joseba Gotzonek «erotiko-sexual kontzeptua gizartearekin nahasten du, norberak dituen istorio ezberdinak eguneroko bizitzan islatu ditzan».

Nazioarteko bira Bartzelonako Barnasants Jaialdian hasi zen eta Euskal Herrian lehenengo kontzertua Bilbon eskainiko du, apirilaren 27an, Poltsiko Musika zikloan. Hurrengo kontzertuak Mallorcan, Kuban, Mexikon, Katalunian, Argentinan edo Perun emango ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios