https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jordi Savall eta Pedro Estevan musikariak bakarrik arituko dira kontzertu batean ostiralean, Gasteizen

Jordi Savall. /E.C.
Jordi Savall. / E.C.

Santa Maria katedralean izango da, eta sarrera doan

PAUL PICADO

Jordi Savall eta Pedro Estevan musikari handiak elkarrekin arituko dira, biak bakarrik, kontzertu batean. Gasteizko Santa Maria katedralean arituko dira, ostiralean, 20:15ean, eta sarrera doan izango da. Jordi Savallek arku lira, rabel-a eta rebab-a joko ditu, eta Pedro Estevanek perkusioak.

Jordi Savall sei urterekin hasi zen musika ikasten Igualadako eskolako abesbatzan. Goi-mailako musika eta biolontxeloa jotzen ikasi zuen Bartzelonako Kontserbatorioan eta gero Suitzara joan zen, ia ahaztuta zegoen «viola da gamba» izeneko biola ikasteko. Horrela, 1970. urtean jarduera arrakastatsua hasi zuen musika-tresna hori jotzen, eta kritikariek onenetakotzat hartu zuten.

Handik hiru urtera irakasle gisa hasi zen lanean, antzina musika irakasten, Basileako Schola Cantorum Basiliensis-en. Baina irakasteaz gain, antzinako musika ere ikertu du, eta horri guztiari esker, antzinako musikaren arloko artistarik garrantzitsuena gisa hartzen dute gaur egun.

Bestalde, Pedro Estevan, Alacanteko perkusio-jotzaile eta konpositorea da. Hala ere, lehendabizi jotzen ikasi zuen lehen musika-tresna gitarra izan zen, Madrilgo Goi-mailako Musika Kontserbatorioan. Geroago perkusioa ikasi zuen leku berean, eta musika garaikidean espezializatu zen.

Zenbait orkestratan aritu da kolaboratzaile gisa, hala nola RTVE-ko Orkestra Sinfonikoarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin, Lisboako Gulbenkian orkestrarekin, XVIII. Mendeko Orkestrarekin eta Glotis eta Koan talde instrumentalekin. Halaber, zenbait antzerki-konpainien musika-muntaketa koordinatu ditu, eta konpositore gisa zenbait lan idatzi ditu.

Temas

Euskera