Borrar
La Bonoloto del jueves: comprobar resultados del 4 de diciembre
Gorka Knörr, Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo eta Xabier Lete, Gasteizen eskainitako ikuskizun batean. Gasteizko udal artxiboa
Territorios

50 urte pasa dira mendeak 25 betetzen dituenean

Zaharra joaten ari zen, berria oraindik etorri gabe. Bi munduen arteko nora ezaren larridura azaldu zuen urte horietako literaturak

Larunbata, 22 azaroa 2025, 00:02

Comenta

1975eko ekainaren 4an hil zen Gabriel Aresti. Bere bizitza osoan amestu zuen Francoren ondoren hiltzea eta diktadorearen heriotza ikustea, baina ez zen ametsa bete.

Edizio mundua

1975eko urte hartan argitaletxe berriak ari ziren agertzen. Jesuiten etxean Mensajero-Gero agertu zen 1972an, eta Elkarrek ere indar berriak hartu zituen 1974an. Arestik berak adiskideekin sortu zuen Lur etxeak eskuz aldatu eta berriro hasi zen lanean, Kriseilu izenarekin 1977an. Euskal literaturak plaza berriak zituen bere izaera agertzeko. Haize berria zebilen munduan.

Xabier Lete gogoan, poesia bideak

1974an Xabier Letek bere 'Bigarren poema liburua' eman zuen ezagutzera. Existentzialismo garratzak eta poesia sozialak betetzen zuen irakurlearen begia, esaldi erlijiosoei adierazpide berriak emanez: «Sinesten dut/ egun batean hilen naizela/ hutsean eroria/ezerezean amildua/hauts bihurtuko naizela». Esango nuke esaldi horien oihartzunean irakurri nituela garaiko testuak: Joseba Zulaikaren 'Adanen poema amaigabea', Mikel Arregiren 'Hego haizearen konpasean', Joan Mari Irigoienen 'Hutsetik esperantzara', izenburutik bertatik existentzialismoan kokaturiko poema liburua, eta Luis Mari Mujikaren 'Hitzak ebakitzean'.

Lete dut berriro gogoan, olerkari klasikoak irakurtzen nituela garai hartan. Gerok 1974an agertu zuen Lauaxetaren 'Olerkiak', poema liburu biak gain, beste poema batzuk ere ekartzen zituen alea, eta Valverde moldiztegiak Lizardiren antologia bat argitaratu zuen irudi ederrez hornitua.

Haurgintza minetan

1973an, idazle gisa garai hartan gaur baino ospe handiagoz zen Mikel Zaratek nobela esanguratsua argitaratu zuen. Lezamako idazlea Koldo Mitxelenak euskal literaturak etorkizunerako zuen habe nagusi moduan aipatu zuen, Atxagarekin batera.

'Haurgintza minetan' nobelak modernitatearen aurrean euskal gizarteak bizi zituen kontraesanen deskribapena egin nahi zuen. Tradizioa eta gaurkotasuna, mundu bat desagertzera zihoan artean bestea sortu gabe zegoen oraindik, baina zantzuak ageri ziren jada ortzimugan. Frankismoaren zahartzaroa nabari zen, baina aro berria zer zen eta nola zetorren ez zen asmatzen. Garai biren arteko mina zen nobelaren gaia.

Nobelaren garaia

Kezka horretan, kontakizun tradizionalaren eta berrikuntzaren artean zegoen 1975eko kontagintza ere. Urte horretan gerra aurrean idazten hasi zen Manuel Ziarsoloren, Abeletxeren, 'Gazi-gozoak' ipuin bilduma argitaratu zen. Eta beste aldean, Patri Urkizuren 'Sekulorum sekulotan' nobela berrizalea eta abangoardia kutsua zeriona. Garaiko iruzkinak hauxe zioen nobela horretaz: «Urkizuk, bakar-hizketa bukagaitz batez nobelagintzaren bide berri bat urratu nahi du, bere izate molde bereziki dagokiokeen adierazpenik propioenaz baliatuz, eta irakurlearengan sortaraz dezakeen (sortaraziko duen) amilaz aldez aurretik jabetuz».

Antzeko zerbait gertatzen zen Auspoan, Antonio Zavalaren lan eskerga handiari esker, agerturiko bertsolarien liburuekin. Haien artean daude Uztapideren autobiografia, 'Lengo egunak gogoan', edo Manuel Lasarteren 'Gordean neuzkanak'. Eta Mikel Zarateren proposamen berriarekin. Liburu bereko moldapen bi eman zituen argitara: Ipuin antzeko (Gero editorialean) eta izenburua osatzen zuen 'Ipuin antzeko alegi mingotsak' (Leopoldo Zugaza editorearen etxean). Aldaketa ez zetorren soilik izenburuan. Garaiko hizkeraren kezkak ageri dira bikoiztasun horretan: bizkaieraz jarraitu edo baturantz joan. Ipuin antzeko alegi mingotsak liburuak ibilbide luzea egin zue, zeren urte biren buruan Bilboko Udal Kutxak zabalkunde handia eman zion liburua oparituz.

Irakurlegoa garaiko kezka izan zen. Eta Xabier Gereñok bazuen best sellerak egiteko gogoa. Genero beltzeko 'Hiltzaile baten bila' eman zuen argitara urte horretan. Beste maila batekoa da 'Andereño' lana, garaiko gertaera bati buruzkoa. Ideologia zela eta, ikastola batetik bidalitako andereño baten kronika da liburua.

Antzerkia

Jarrai dezagun antzertiarekin. Bi argitaratu zituen Lurdes Iriondo kantariak Gero etxean, 'Asto baten malura' eta 'Buruntza azpian', baina urte horretan ere Bernardo Atxagak 'Antzerki minimum bat' eman zigun Ustelako orrietan.

Zaharra joaten ari zen, berria oraindik etorri gabe. Bi munduen arteko nora ezaren larridura azaldu zuen urte horretako literaturak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 50 urte pasa dira mendeak 25 betetzen dituenean

50 urte pasa dira mendeak 25 betetzen dituenean