https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

John Mayallek kontzertua eskainiko du Bilbon datorren urriaren 1ean, bere 85 urteurrenaren bira dela bide

John Mayallek kontzertua eskainiko du Bilbon datorren urriaren 1ean, bere 85 urteurrenaren bira dela bide

Musikari ingelesak 2009. urtean Hondarribia Blues Saria jaso zuen

UNAI SARRIUGARTE

John Mayall blues musikari ingelesak kontzertua eskainiko du Bilbon datorren urriaren 1ean, bere 85 urteurrenaren biraren baitan. Emanaldia Bilboko BBK Aretoan ospatuko da eta Mayallekin batera, Carolyn Wonderland (gitarra), Greg Rzab (baxua) eta Jay Davenport (bateria) arituko dira oholtza gainean.

John Mayall blues eta pop rock abeslari, instrumentista eta konpositore ingelesa da. Mayall oso gaztetan hasi zen bere izaera musikal propioa lantzen, eta, Alexis Kornerrekin batera, Britainia Handiko bluesaren aitzindari gisa ezagutzen zaio. 2009. urtean Hondarribia Blues Saria jaso zuen.

Musikari ingelesak 1955. urtean sortu zuen bere lehenengo taldea, 'The Powerhouse four' izenekoa. Urte batzuk geroxeago, ospea eman zion musika banda eratu zuen Eric Clapton, Peter Green eta Mick Taylor gitarra-jotzaileekin batera: 'The Bluesbreakers'. Talde honekin 60. hamarkadan disko ederrak plazaratu zituen, 'Bluesbeakers' izenekoa esaterako.

Mayallek bere karreran 60 disko baino gehiago grabatu izan ditu. Bere zenbait disko blues musika estiloaren eredu bihurtu dira: 'Behind The Iron Curtain', 'Chicago Line' edota 'Wake Up Call', 'Blues For the Lost Days' edota 'Padlock On The Blues'. Maisulan hauek musika kritikoen artean ospe handia lortu izan zuten.

'John Mayall and The Bluesbeakers' banda 2008. urtean desagerrarazi zen. Musika taldeak bi ziklo izan zituen: 1963-1970 eta 1982-2008. Harrezkero, John Mayallek beste musikari batzuekin jotzen dihardu. Aurten 85 urte bete dituela ospatzeko, musika konpositore ingelesak 'Nobody Told Me' lan berria aurkeztuko du. Bira honetan Todd Rundgren, Little Steven Van Zandt, Alex Lifeson de Rush, Joe Bonamassa, Larry McCray eta Carolyn Wonderland gitarristen lankidetza izango du.