https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jenny Holzer artista amerikarraren obrak 600.00 bisitari jaso ditu

Jenny Holzer artista amerikarraren obrak 600.00 bisitari jaso ditu
Jordi Alemany

Artista honen obretako batzuk Guggenheimen bilduma iraunkorreko parte dira

UNAI SARRIUGARTE

Aurtengo erakusketa handienetako bat izan da Jenny Holzer amerikarrak Bilboko Guggenheim Museoan izan duena eta publikoarengatik izan duen erantzuna ikaragarria izan da. Izan ere, pasa den urteko irailaren 22an zabaldu zenetik 600.000 bisitari izan ditu artista estatubatuarraren obrak. Erakusketa hauxe datorren astelehenean itxiko da.

Jenny Holzerren obretako batzuk Guggenheimen bilduma iraunkorreko parte dira. Esaterako, atarian dauden goitik beherako letra elektroniko ezagunak artista honenak dira. Urte luze bat museoan egon den obraren bitartez artista amerikarraren ibilbidearen errepaso zabalagoa egitea bilatu du museoak.

Era askotako formatuak erabiltzen ditu Holzerrek bere lanetan: bideo, LED argi eta proiekzioengatik hasi eta harri zein horma-irudietara iritsiz. Bere obretan hitzak, esaldiak eta olerkiak uztartzen ditu. Gehienbat ingelesez sortzen ditu lanak Holzerrek. Edonola ere, museoan euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta alemanieraz ere irakurri daitezke hauetako hainbat.

Jenny Holzer feminista mugimenduaren kidea da, Barbara Krugerekin, Cindy Shermanekin, Sarah Charlesworthekin eta Louise Lawlerekin batera. Bere estiloa Arte garaikide eta arte neo-kontzeptuaren barruan sartzen da.

Artelanetako mezuetan, ardura sozialak eta sasoi bakoitzeko gai nagusien inguruko testuak sartzen ditu Holzerrek. Gai ugari jorratu izan ditu azken urteotan. Emakumeen kontrako indarkeria, igeslarien krisia eta boterearen gehiegikeriak esaterako.