https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jello Biafra eta La Banda Trapera del Río taldeak, bihar, Gasteizen

La Banda Trapera de Río banda, 1982an./Youtube
La Banda Trapera de Río banda, 1982an. / Youtube

Jimmy Jazz aretoan izango dira 20:00etatik aurrera

PAUL PICADO

Bihar beste kontzertu bat izango dugu Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Oraingoan rocka eta punka bateratuko dira, izan ere, Jello Biafra eta La Banda Trapera del Río arituko dira. Ateak 20:00etan irekiko dira bakoitzak bere lekua har dezan eta kontzertuaren hasiera gal ez dezan.

Jello Biafra, berez, Eric Reed Boucher musikari estatubatuarra da, eta punk rock eta hardcore punk estiloko musika jotzeaz gain aktibista politikoa ere bada. Dena den, Dead Kennedys taldeko abeslaria eta liderra izateagatik da ezaguna. Taldea desegin eta berea sortu zuen. Ia 20 urterekin hasi zuen bere jarduera musikala, baina Londresera egindako bidaia batean gitarra-jole baten iragarkiari erantzun lehen Dead Kennedys taldea sortu zuten.

Lehen diskoa berak sortutako diskoetxearekin atera zuen, eta diskoetxe handiek beraien musika aldatzera ez behartzeko hain zuzen sortu zuen, izan ere, beste abestiak polemikoak ziren. Sortu zenetik konpainiaren jabea da, baina ez du horren truke soldatarik jasotzen. Gasteizen bere abestirik onenak entzun ahal izango ditugu.

La Banda Trapero del Río Bartzelonako rock taldea dugu. Punkaren goraldia gertatzen ari zenean sortu zen, 1976. urtean, eta hori dela-eta Espainiako punkaren aitzindaritzat hartzen dira, taldeko kide batzuen ustez beren musika punka ez bada ere. Kontuan hartu behar dugu taldearen behin betiko soinua sortu zuten kideak rock sinfonikoko taldeetatik zetozela.

Lehen diskoa 1979. urtean grabatu zuten Belter konpainiarekin, baina beti izan zituzten arazoak, salmenta kopuruarekin engainatzen zituela leporatuta. Horrela, 1982. urtean talde desegin zen, hala ere, 1992. urtean berriko elkartu ziren eta beste bi disko grabatu zituzten, baina handik lau urtetara berriro desegin zen taldea. 2016. urtea elkartu ziren azkenekoa izan zen, 40. urteurrena ospatzeko. Horrela bira hasi zuen 2017. urtean. Gasteizko kontzertuan bere abestirik arrakastatsuenak entzuteko aukera izango dugu, horien artean 'Ciudad Podrida', punk rockean katalanez egindako lehena izan zena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos