Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Aurreko edizio bateko irudi bat. Iratxe Astui
Jazzber Jaialdia ospatuko dute ostiralera bitarte Bermeon

Jazzber Jaialdia ospatuko dute ostiralera bitarte Bermeon

Bertan, besteak beste, Loek van den Berg, Vicente Marin eta Filippo Deorsola nazioarteko artistak igoko dira oholtza gainera

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 28 de junio 2022, 23:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jazzber Jaialdia ospatuko dute ostiralera bitarte Bermeon. Bertan, besteak beste, Loek van den Berg, Vicente Marin eta Filippo Deorsola nazioarteko artistak igoko dira oholtza gainera. Hitz gutxitan, bertaratzen direnek goi mailako jazzaz gozatu ahal izango dute. Egitasmoaren XXIV. edizioaren musika emanaldi oro Bizkaiko udalerri honetako Kafe Antzokian izango da.

Herbehereetatik iritsitako Loek van den Berg Quintet musika bandak irekiko du aurtengo jaialdia asteazken honetan 20.30ean abiatuta. Talde hau 2019. urtean jaio zen, eta bertan taldearen izena daraman Loek van der Berg artista gailentzen da, beren konposizio melodiko eta malenkoniatsuak publikoa txunditzea bilatuko duelarik. Aurten bertan plazaratuko du taldeak beren ibilbideko lehendabiziko diskoa, 'Wayfarer' izenekoa.

Ostegunean, aldiz, Vicente Marin Trio igoko da agertoki gainera, ordu berberean. Inprobisaziotik urrunago doan egitasmo musikala da hauxe, melodiarekin, egiturarekin eta abesti-zerrendekin jolasten duelarik hirukoteak. Beti formatu akustikoan, jazzaren, musika klasikoaren eta flamenkoaren uztarketa ezinhobea da banda hauxe.

Azkenik, uztailaren 1ean Filippo Deorsola Group iritsiko da Bermeoko Kafe Antzokira, Italiatik, Herbeheretatik eta Belgiatik ailegatutako hirukotea. Kontrabaxuaz, pianoaz eta bateriaz osatutako errepetorioa izango da entzungai bertan. Inprobisazioaz baliatuz, diziplina anitzetako kontzeptu filosofiko eta estetikoen ikerketa ardatz duen estiloa lantzen dute.

Jazzber erreferentzia handiko musika jaialdia da Busturialdean, zonalde honetan ospatzen den Jazz musika estiloko festibal bakarra baita. Aurtengo taldeek jaialdiak gaur egun erakusten duen maila ezinhobea mahaigaineratzen du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios