https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jazza bueltatuko da martxoan Euskalduna Jauregira

Programaren kartela./
Programaren kartela.

Sacratiff taldeak kontzertua eskainiko du hilaren 10ean Izar&Star zikloaren eskutik

ELCORREO.COM

New Orleanseko Bourbon Street kalean egongo bagina bezala, jazza bere lekua hartzen ari da Euskalduna Jauregiko agendan, Izar&Star zikloaren eskutik. Horrela, datorren martxoaren 10ean, kalitate eta moldakortasun handiko musikariz osatuta dagoen Bilboko Sacratiff jazz taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko jauregi horretako eszenatokian. Bertan, Mahavishnu Orchestraren sortzailea izan zen John McLaughlin-en garai eta estilo anitzak, haren alderdi elektriko-akustikoan, jazz-fussion-aren aitzindari gisa, erakusten dituzten piezak interpretatuko dituzte taldeko musikariek. Izan ere, Salva Salazar liderraren gitarraz gain, Esteban Valcárcelek (tronpeta), Iñigo Corcuerak (baxu elektrikoa), Gemma Sánchezek (pianoa eta teklatuak) eta Gonzalo Benitok (bateria eta perkusioa) ere hartuko dute parte kontzertua.

Jazza protagonista izanik, Izar & Star zikloaren eskutik Euskaldunak aurrera daraman abentura berri honetako hirugarren kontzertua da. Eskaintza horren bitartez ikus-entzule berriengana heldu eta Euskalduna estilo guztietarako agertoki bilakatu nahi da.

Interesdunek jakin behar dute kontzertua martxoaren 10ean, larunbatean, izango dela, Euskalduna Jauregiko Barria Aretoan, arratsaldeko 20:30ean.

Sarrerek 12 eta 15 euro arteko prezioa dute, eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan edo Interneten (www.euskalduna.eus edo www.kutxabank.es) eros daitezke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos