Jaurlaritzak ia 8 milioi euro bideratuko ditu euskaltegietako euskara ikastaroetara
Euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean azaldu dute ikasturte honetako berrikuntza nagusia dela A1 mailako ikasleek matrikularen laurdena baino ez dutela ordaindu beharko. «Urtearen amaierarako 7.000 ikaslek diru laguntza eskatzea espero dugu», esan dute
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Euskaltegietan matrikulatzeko 2024-2025eko kanpaina. Aurkezpen ekitaldia Bilbo Zaharra euskaltegian egin dute eta bertan izan da Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, ikasleekin eta euskararen sustapenari lotutako hainbat eragilerekin batera. Azaldu duenez, Jaurlaritzak «ia zortzi milioi euro jarriko ditu euskaltegira etortzeko aukera guztion eskura egon dadin». Zalantzarik gabe, hazkunde nabarmena izan da, iaz dirulaguntza lau milioi eta erdikoa izan zela kontuan hartuta.
Publicidad
Lehendakariordeak gogorarazi nahi izan du euskaltegietako ikastaroen eskaintza oso zabala dela, ikaslearen beharretara egokitua (presentziala, erdi-presentziala edo ez-presentziala). Eta nabarmendu du gaur egun, euskara ikasteko maila guztiek (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) laguntzak jasotzen dituztela. «Ez dugu nahi egoera ekonomikoa eragozpena izatea euskara ikasteko prozesuan. Bereizten gaituzten elementuak alde batera utzi eta batzen gaituenaren alde, hots, euskararen alde lan egin nahi dugu», adierazi du Ibone Bengoetxea lehendakariordeak.
Horretarako, esan bezala, zenbait diru laguntza eskainiko dizkiete ikasleei. Eta, horien artean, berritasun nagusia A1 mailarako laguntza ekonomikoa da. «Gaur egun, euskaltegietako ikasleen %10 inguru etorkinak dira eta %12 beste autonomia-erkidego batzuetakoak. Beraz, helburua da kolektibo horietako pertsonak euskarara hurbiltzea», esan du. Zehazki, matrikularen laurdena ordainduko da, geroago berreskuratzeko aukerarekin.
Bestalde, C1 mailan euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duten 16-18 urteko gazteek matrikula sinboliko bat ordainduko dute, geroago berreskuratzeko aukerarekin. Eta A1, A2, B1, B2 eta C1 mailatan ikasten eta hobetzen jarraitu nahi duten 16 eta 30 urte bitarteko ikasleek ikasturtearen hasieran ordaindutakoa berreskuratu ahal izango dute maila gainditu edo egiaztatu ondoren. Halaber, gainontzeko ikasleek ere laguntza izango dute C1 edo C2 maila egiaztatzen badute.
Ildo horretan, sailburuak esan du euskara ikasteko sistema merkeago baten aldeko apustua «fruitua ematen hasi» dela, eta gaineratu du espero dutela «urtearen amaierarako 7.000 ikaslek eskatzea diru laguntza». Adibide modura, azaldu du iaz martxan jarritako laguntzei esker C1 mailako 16 eta 18 urte arteko ikasleen kopurua bikoiztu egin dela, eta A1 mailako ikasleena nabarmen igotzea espero dela orain.
Publicidad
«800 ordu baino ez» euskara ikasteko
Aurtengo lelBengoetxearen arabera, «800 ordu baino ez dituzu behar euskara ikasteko, eta bizitza aldatuko duzu betirako, euskaraz bizi ahal izango zara eta harreman berriak egingo dituzu». Horrela, euskaltegi batera hurbiltzera eta urratsa egitera animatu du gizartea.
Berarekin batera, aurkezpen ekitaldian ere izan dira Hizkuntza Politikarako sailburuorde Aitor Aldasoro; Bilbo Zaharra euskaltegiko zuzendari Jon Maguregi; HABEko zuzendari Jokin Azkue; Arabako eta Bizkaiko aldundietako, Bilboko Udaleko, UEMAko eta EUDELeko ordezkariak eta euskaltegietako ordezkariak eta ikasleak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión