Borrar
Mitxel Atrio
Jaurlaritzak gazteei alokairua laguntzen ordaintzeko martxan jarritako Gaztelagun ekimenak 451 onuradun izan ditu urteko lehen seihilekoan

Jaurlaritzak gazteei alokairua laguntzen ordaintzeko martxan jarritako Gaztelagun ekimenak 451 onuradun izan ditu urteko lehen seihilekoan

Alokabidek urteko lehen sei hilabeteetan 1.173 eskaera jaso ditu

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 31 de julio 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailak gazteei alokairua laguntzen ordaintzeko martxan jarritako Gaztelagun ekimenak 451 onuradun izan ditu urteko lehen seihilekoan. 221 onuradun Bizkaian izan dira, 135 Gipuzkoan eta 95, berriz, Araban.

Gaztelagun programa Alokabide sozietate publikoak kudeatzen du eta urteko lehen sei hilabeteetan 1.173 eskaerak jaso ditu: 592 Bizkaian, 350 Gipuzkoan eta 231 Araban. Oraindik 195 espediente ebatzi gabe daude. Hortaz, programaren arduradunek kopuruak gora egingo duela aurreikusi egin dute. Era berean, 253 eskabideri laguntza ukatu zaie, laguntza eskatzeko bete behar zituzten baldintzetako bat ez betetzeagatik.

Gaztelagun programa urtarrilean martxan jarritako egitasmoa da. Ekimenak etxebizitzaren arloan 35 urtetik beherako pertsonen emantzipazioa erraztea du xede, alokairua ordaintzera zuzentzen diren zuzeneko laguntzen bitartez.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak laguntza hauek emateko baldintzen eta eskakizun kopuruaren ebaluazioa egin du lehenengo seihilekoa amaituta, beharrezkoak izan daitezkeen hobekuntzak eta berrikuntzak zehazteko helburuarekin.

Ebaluazio honetatik ondorio nabarmen bat atera dute programaren arduradunek. Eskaeren kopuru handi bat finkatutako diru sarreren mugen artean ez egoteagatik diru-laguntzatik kanpo utzi dituzte. Diru sarrera mugak honako hauexek dira: 15.000 euro banako eskatzaileentzat, 20.000 euro familia unitateentzat eta 25.000 euro familia ugarientzat.

Pedro Jauregui Etxebizitzako sailburuordeak nabarmendu duenez: «Gaztelagun programaren helburua gazteei bizitza autonomo baterantz emantzipatzen laguntzea da, eta gure asmoa ahalik eta gazte gehienengana iristea da«. Jauregik helarazi duenez araudia aldatzeko eta muga horiek malgutzeko lan egiten ari dira, diru sarrera handiagoak eta txikiagoak dituzten gazteek ere laguntza jaso ahal izan dezaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios