https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jateko moduko Arrain Azoka

Arrain Azokaren aurkezpena/Bermeko Udala
Arrain Azokaren aurkezpena / Bermeko Udala

Bermeoko Arrain Azoka egingo dute asteburuan, 21 erakusketari inguru eta hainbat ekintzarekin, besteak beste, Hegaluze sari banaketa atun-ontzi izozkailuei

AMALIA IBARGUTXI

Arrain Azokara bertaratzeko deia jaso dute jada bermeotarrek. Asteburu honetan, urtero bezala, 21 erakusketari inguru elkartuko dira Lamera parkean beren produktuak saltzeko, hiru egunez. Itsas zaporea dastatu eta marinel giro apartaz gozatzeko aukera izango da.

Aurten protagonismo berezia izango dute atunak eta Bermeo Tuna World Capital (BTWC) proiektuak; izan ere, hainbat izango dira atuna oinarri izango duten ekimenak: hitzaldiak, showcookingak, atun errea Kofradi Zaharrean, maridajeak... Horrez gain, BTWC proiektua aurkeztuko dute.

Edizio bakoitzean gai bati arreta berezia eskaintzen dio azokak, eta Bermeoren alde lan egin duen lagun, enpresa edo elkarte bati Hegaluze saria ematen diote. Aurtengoan, Hegaluze Saria atun-ontzi izozkailuek jasoko dute, antolatzaileek adierazi dutenez. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak aurtengo Arrain Azokak beste berrikuntza bat izango duela ere azpimarratu du. Erronka Garbia proiektuaren barnean, Bermeoko Arrain Azokak ingurumena errespetatzeko eta iraunkortasuna lortzeko hainbat neurri hartuko ditu. Besteak beste, Bermeoko Kofradi Zaharrean erabiliko den ontziteria konpostagarria izango da eta paperaren erabilera gutxituko da. Ildo beretik jarraituz, tabernen beira bilketa eta stand-en kartoi bilketa atez ate egingo dira.

Jarduera egitaraua zabala izango da. Hilaren 18an, Bermeo Tuna World Capital proiektua aurkeztuko da, Hegaluze saria banaketaren ekitaldia egin ondoren. Barikuan zein zapatuan, BTWC gunean, erakusketak, tailerrak, aurkezpenak, eta dastaketak izango dira. Domekan, azkenik, Martinez Bujanda upeltegiak eta Arroyabe kontserberak arraina eta ardoaren arteko maridajea egingo dute.

Gainera, Nautika eskolak ateak zabalduko ditu barikuan eta zapatuan, nabegazio simulagailura eta planetariuma bisitatu ahal izateko eta familientzako korapilo ere tailerrak prestatu dituzte. Horrez gain, Arroyabe kontserba lantegia bisitatzeko aukera egongo da larunbat goizean.

Nabarmentzekoa da, halaber, salgai egongo diren produktuetako batzuk ez direla ohiko dendetan aurkitzen. Horrela, «gure itsas ondarea eta tradizioak zaintzea eta erakusteko asmoz» antolatu duten asteburua, bisitariek arrain mota desberdinak erosi ahalko dituzte, kontserbak, arrain izoztua, arrain ketua edota aurrez prestatutako arraina, adibidez.

Euskotrenek jakinarazi duenez, larunbatean, maiatzaren 19an, goizez eta arratsaldez zenbait tren berezi egongo dira, eta asteburuetako ohiko eskaintza osatuko dute. Gauez, orduko tren bat izango da maiztasuna. Igandean, maiatzaren 20an, goizez zerbitzua indartuko da, eta arratsaldez ohiko ordutegia mantenduko da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos