Borrar
Enpresa britaniarra Gueñes Industrialdean kokatuko da, 3.000 metro koadroko azalera duen Sprilur sozietatearen pabiloi batean. Spri
Jasun Envirocare enpresa britainiarrak lantegia irekiko du Enkarterrin

Jasun Envirocare enpresa britainiarrak lantegia irekiko du Enkarterrin

Helburua, Europa hegoaldean operatzea da

El Correo

Domingo, 7 de abril 2019, 00:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jasun Envirocare Erresuma Batuko aire iragazkien fabrikatzaile handienetakoak fabrikazio lantegia irekiko du Enkarterrin. Hori lortzeko ezinbestekoak izan dira SPRI Taldeak inbertsioak erakartzeko bere Invest in the Basque Country ekimenaren bitartez egindako gestioak. Konpainiaren arduradunek azaldu dutenez, helburua Europa hegoaldean operatu ahal izatea da. Enpresa britaniarrak duela gutxi sortu du bere filiala Bizkaian, eta Gueñes Industrialdean kokatuko da, 3.000 metro koadroko azalera duen Sprilur sozietatearen pabiloi batean.

Gueñesen kokatuko den enpresak iragazki mota zehatz bat fabrikatu nahi du Euskadin, oso sofistikatua. Horretarako, bost milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du eta hamar lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrin. Brexit-ak sortu duen ziurgabetasuna ikusirik eta Europarantz zabaltzeko duen asmoa kontuan izanik, manufaktura enpresa britainiarrak «kokaleku pribilegiatua» aukeratu du, SPRI Taldeko sozietateek Invest in the Basque Country estrategiaren bitartez garatutako ekintzei esker.

Ildo horretan, enpresak jakinarazi duenez, «oso gustura gaude, ia urtebeteko lan eta prestakuntzen ondoren, orain badugulako oinarri bat Europa hegoaldeko merkatura zabaltzen hasteko».

Jasun Envirocare enpresak 40 urtetik gorako ibilbidea du eta Erresuma Batuko aire iragazkien fabrikatzaile handienetakoa da. Egoitza Somerset hirian duen enpresa itzal handiko hornitzailea da. Aire iragazkien konponbide integralak eta energia eraginkortasuna optimizatzeko neurriak eskaintzen ditu kutsadura prebenitzeko, eta, horrela, enpresa erabiltzaileek ingurumenean duten inpaktua hobetzeko. Aire garbia lortzeko konponbide integralak eta uraren higienerako zerbitzuak (garbiketa eta desinfekzioa) ere eskaintzen ditu.

Ospe handia, enpresa 'berde' gisa

1972an sortu zenetik, konpainiak ospe handia lortu du enpresa 'berde' gisa ur eta aire higienikoen tratamendurako zerbitzu eta konponbideak eskainiz, eta berrikuntza arloko esperientzia handia du horrelako produktuen garapen, instalazio nahiz mantenimenduan. Merkataritza elektronikoko sistema propio bat ere dauka, sareko produktu eta zerbitzuak saltzeko, ISO eta Eurove kalitate baldintza guztiak betez.

Bestalde, SPRIk jakinarazi duenez, 2018an 16 enpresa atzerritar kokatu ziren Euskadin eta lehendik zeuden beste 22k inbertsio berriak egin zituzten, 644 lanpostu sortuz eta 136,3 milioi euro inbertituz, Invest in the Basque Country estrategiaren bitartez. Kopuru hori duela urtebetekoaren bikoitza da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko zerbitzu hori 2014an martxan jarri zenetik, 92 enpresa atzerritar kokatu dira Euskadin Invest in the Basque Country estrategiaren bidez, eta 476,1 milioi euro inbertitu eta 1.986 lanpostu sortu dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios