Iazko erronkan jasotako proposamen bat. durangoko azoka

Jarri irudimena dantzan Durangoko Azokaren 'PortaDA!' erronkarako

Euskarazko edozein garaitako diskoen portadak birsortzeko txapelketa, ikasleei zuzenduta

leire larrazabal

Jueves, 10 de noviembre 2022

Durangoko Liburu eta Disko Azoka ate-joka dago. Hilabete bat baino lehen zabalduko ditu ateak. Oraingo honetan, lehiaketa baten berri eman behar dugu. Izan ere, Lehen Hezkuntza eta DBH zein Batxilergoko ikasleei zuzenduta, euskaraz jarduten duten musika taldeak eta euren diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, edozein garaitako diskoen portadak izango dira lehiaketako langaia. Horrela, portada horietako irudiak birsortu egin beharko dira, gorputz atalak edota eguneroko objektuak erabilita.

Publicidad

Hori bai, diskoaren izenburua argi eta garbi ikusi beharko da. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Bi sari egongo dira, kategoria bakoitzeko bat; Lehen Hezkuntza eta DBH-Batxilergoa. Sari modura, 'Musikariak eskoletan' programako saio bat eskainiko zaie aukeran ikastetxe irabazleei.

Noski, baldintza batzuk bete beharko dira. Horrela, hasteko, aurrez beste inon argitaratu gabeko argazkia izan beharko da. Hori bai, ikastetxe bakoitzak argazki bat baino gehiago aurkez ditzake. Gainera, argazkiak oinarrizko eskubide eta askatasunekin koherentea izan behar du, pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatu beharko dituelarik. Horrez gain, indarrean den araudia bete behar du, hortaz, ezin dira urratu hirugarrenen eskubideak, bereziki jabetza intelektualarena, ohorearena, pertsonaren eta familiaren intimitatearena eta norberaren irudiarena, ezta hirugarrenen datu pertsonalen erabilerari dagokiona ere.

Argazkia 'PortaDA!' gaiarekin, ikastetxeko datuekin, zein kategoriatan parte hartzen den zehaztuz, eta harremanetarako datuekin ondorengo e-mail honetara bidali beharko da: ikaslegoiza@durangokoazoka.eus.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad