https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Jarri da abian BIH berria

Foru ogasunari bidea emango dio kontrol handiagoa izateko iruzurra prebenitze aldera, eta enpresei kudeaketa erraztu eta azkartuko baitie

I.AGOTE

Astebetez probak egiten aritu ostean, gaur goizean jarri da abian berehalako informazio hornidura (BIH) berria, zeinari esker Arabako foru ogasunak denbora errealean ikusi ahal izango baititu 752 enpresaren fakturazio datuak.

Hain zuzen ere, Arabako lurralde historikoan ikuskatuak izan eta honako betekizunen bat betetzen duten enpresa arabarrak dira: Hileko Itzulketa Erregistroan (HIE) izena emanik izatea, Taldeen Araubide Bereziaren (TAB) barruan izatea edo enpresa handia izatea.

“Sistema berriak abantaila handiak dakartza; izan ere, ogasunari aukera emango dio datu gehiago eta kontrol handiagoa izateko zerga iruzurra prebenitze aldera”; hitz horiekin goraipatu du José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak sistema berria, eta zera gogorarazi du: “Kudeaketa sinplifikatu eta azkartuko da, izapideak errazago egingo dira eta denborak laburtuko dira”.

Horiek horrela, BIH berria duten Arabako 752 enpresek eskura izango dituzte beren BEZaren erregistro liburuak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos