Borrar
Euskaltzaindiaren Hiztegia oinarrian 1991n hasi eta 2015ean burutu zen. E. C.

'Jardun', 'dirulaguntza' eta 'hazi' dira Euskaltzaindiaren Hiztegian 2019an gehien kontsultatu diren hitzak

EUSKARA ·

Akademiak bere webgunean argitaratutako ohar baten arabera.

ZUREKIN

Osteguna, 2 urtarrila 2020, 00:15

Comenta

'Jardun', 'dirulaguntza' eta 'hazi' izan dira Euskaltzaindiaren Hiztegian 2019. urtean gehien kontsultatu diren hitzak, 900, 808 eta 666 bilaketarekin, hurrenez hurren, Akademiak bere webgunean argitaratutako ohar baten arabera.

Aipaturiko hiru hitzen ondoren, 'jarraitu' (595 bilaketa), 'etxe' (579), 'aire' (518), 'lagundu' (512), 'algara' (470), 'gero' (446) eta 'ezagutu' (445) izan dira Euskaltzaindiaren Hiztegian gehien kontsultatu diren hurrengo hitzak.

Horiekin guztiekin batera, kontsultatuenen artean daude, besteak beste, 'anitz', 'esker', 'antzeman', 'egun', 'bat', 'parte', 'esku', 'sorgin', 'betiere', 'buru', 'gustu', 'hitz', 'atxiki', 'pauso', 'batez besteko', 'bizi', 'begiratu', 'erdi', 'ez', 'jolastu', 'saihestu', 'lehenbailehen, 'lantalde', 'garrantzi', 'amankomun', 'bai' edo 'arreta'.

Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, oinarrian 1991n hasi eta 2015ean burutu zen Hiztegi Batua duena, eta adieraz, adibidez, azpisarreraz eta sarrera berriz hornitzen duena (guztira, 39.188 sarrera, 7.388 azpisarrera eta 64.210 adiera ditu). Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari.

Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Jardun', 'dirulaguntza' eta 'hazi' dira Euskaltzaindiaren Hiztegian 2019an gehien kontsultatu diren hitzak

'Jardun', 'dirulaguntza' eta 'hazi' dira Euskaltzaindiaren Hiztegian 2019an gehien kontsultatu diren hitzak