https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Japonian odol motaren arabera sailkatzen dituzte pertsonak

Japonian odol motaren arabera sailkatzen dituzte pertsonak

Takeji Furukawa irakasleak argitaratutako ikerketa baten ondorioz sortutako sineskeria da hauxe

UNAI SARRIUGARTE

Japonian odol motaren arabera sailkatzen dituzte pertsonak. Hauxe herrialdeko superstizio garrantzitsuenetarikoa da. Japoniarrentzat odol mota beste herrialde batzuetan hain famatu den horoskopoaren antzerakoa da. Izan ere, biztanleriaren odol motak pertsonen nortasuna eta izaera definitzen ditu.

Japoniarren sineskeria hau 20. hamarkadan jaiotakoa da. Takeji Furukawa izeneko irakasle batek plazaratutako ikerketa baten ondorioz hasi ziren japoniarrak superstizio horietan sinesten. Azterketa honek ez du edonolako oinarri zientifikorik. Edonola ere, herrialdeko jende asko sinesmen bitxi honen aldekoa da.

Japonian odol motaren araberako sineskeriak lau kategoria ezberdin barnebiltzen ditu: A taldea edo Nekazariak: lotsatiak, kezkatzen direnak, bikaintasuna bilatzen dutenak; O taldea edo Gerlariak: erabakiak hartzeko erraztasuna dutenak, bere buruan sinesten dutenak; B taldea edo Ehiztariak: laguntzeko prest beti, askeak, bitxiak; AB edo Humanistak: urrunak, arterako abilak.

Egun, japoniar gehienek ez dute oso aintzat hartzen sineskeria hau. Hauxe Japonian indar eta ospe handia duen superstizioa da. The Guardian eta BBC hedabideek iragarri dutenez badira haurrak odol taldearen arabera bereizten dituzten haur-eskolak. Zoritxarrez batzuetan nortasun zehatz hauek bulllyinga sustatu egiten dute.

Japonian odolaren araberako jazarpen hau «Bura-hara» izenarekin da ezagun. Aipatu dugunez sineskeria bitxi hauek japoniar gizartearen zenbait esparru eta egoerari eragiten diete. Izan ere, badira lanpostu baterako odol taldea kontutan hartzen duten enpresak, eta bikotea bilatzerako orduan ere, askok kontutan izaten duten ezaugarria da.