Borrar
Jabier Muguruza diskoa grabatzen. Mikel Fraile
Jabier Muguruzaren kontzertua izango da maiatzaren 23an, Gasteizen

Jabier Muguruzaren kontzertua izango da maiatzaren 23an, Gasteizen

Kantautorearen boloa Falerina tabernan izango da, 19:00etan

Paul Picado

Sábado, 11 de mayo 2019, 22:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jabier Muguruzaren kontzertua izango dugu maiatzaren 23an Falerina tabernan, 19:00etan. Kontzertua 'Poetak maiatzean' izenean jaialdiaren barruan antolatu da, eta Ander Mujikarekin batera arituko da. Muguruzak disko berria atera berri du, 'Leiho bat zabalik izenekoa', kantautore gisa hamabosgarrena dena. Disko honetan atzean utzi du orain arte erabili duen doinu akustikoa, eta gitarra elektrikoa eta tresna elektronikoak erabili ditu.

Abestien hitzak Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, José Luis Padron, Harkaitz Cano, Iban Zaldua, Angel Erro eta Iñigo Astizenak dira, baina musika osoa Jabierrek berak prestatu du. Bi lekutan grabatu du diskoa, Beran (ahotsak eta gitarrak) eta Zaragozan (tresna elektronikoak eta nahasketak).

Jabier Muguruza Irungo musikari eta idazlea da, Fermin eta Iñigo Muguruza ezagunen anaia. Bost urterekin akordeoia hasi zen jotzen eta hogeita bederatzirekin bere lehen diskoa grabatu zuen, 'Ja, ja' izenekoa, haurrentzat. 1990. urtean Les Mecaniciens taldea sortu zuen, eta hiru bilduma kaleratu zituen. Baina handik hiru urtera taldea desegin eta kantautore gisa hasi zen lanean, rocka, popa eta jazza bateratuz.

Geroago, 1996. urtean, Sergio Ordoñezekin eta Iñigo bere anaiarekin Joxe Ripiau taldea sortu zuen. Talde horrekin lau lan kaleratu zituen eta 2000. urtean desegin zen. Hala ere, inoiz ez zion utzi kantautore lanari bere anaiaren taldean egon zenean.

Baina ez da bakarrik musikaren arloaren aritu, izan ere, 90eko hamarkadaren hasieran literaturaren munduan sartu zen. Horrela, Emak Bakia literatura taldea sortu zuen, besteak beste Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika eta Jose Mari Iturralderekin. 1994. urtean bere lehen liburua argitaratu zuen, 'Sei lagun, sei sekretu' izenekoa, haurrentzat, eta harrezkero beste sei liburu argitaratu ditu: lau, haurrentzat, eta bi, helduentzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios