Borrar

Izurtzako udaberri euskal-afrikarra

Kultur aniztasuna irudikatzeko, Martzel Do Nascimento Goiria artistak marraztutako Izurtzako horman ariko dira margotzen gaur

Amalia Ibargutxi

Viernes, 18 de mayo 2018, 23:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herriko gazteen integrazioa da Munduko Loreak proiektuaren azken helburua. Horretarako, Izurtzan bizi diren afrikar jatorriko 13 eta 16 urte bitarteko 24 nerabek hartu dute parte Loraldian, euskal kultura ezagutzeko, afrikar kulturarekin parekatuz eta bi kulturen arteko elkar eragitea sustatuz. Egitasmoaren azken ekimena izango da Izurtzako horma margotzea, gaur.

Loraldia kultur elkarteak hezkuntza komunitatera zuzendutako sormenezko proiektuak bideratzen ditu Loraldia Eskola proiektuaren bitartez, eta honen baitan egin dute proiektu hau. Marokoarrak eta Sahara hegoaldeko herrialdeetatik etorritakoak dira parte-hartzaileak, Senegal, Boli Kosta eta Ganbiakoak, hain zuzen. Euren jatorrizko hizkuntzak ezagutzen zituzten soilik egitasmoa hasitakoan. «Beraien gustukoak diren kultur adierazpenen bitartez euskal kulturarekiko zubiak eraikitzea lortu dute musika, dantza eta hizkuntza baliatuta», adierazi dute antolatzaileek.

Loraldia Kultur Elkartearen helburua da euskal kulturaren transmisioa bermatu eta sustatzea. Lan honetan ezin ditu ahaztu egun jatorri oso desberdinetako biztanleak bizi direla Euskadin eta etorkizuneko gizartea anitza izango dela.

Duela lau urte sortu zen euskararen aldeko jaialdi hau garatzeko ideia, hasieratik asmoa zelarik kultura diziplina guztiak hartzea. Proiektuaren inspirazio iturria Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator. Abangoardia, kulturen eta hizkuntzen integrazioa, diziplinen hibridazioa, sektoreko agenteekin eginiko kolaborazioa eta eskaintza jasangarria egitea dituzte helburu.

Martzel Do Nascimento Goiria artistak marraztuko du horma-irudia. Ondoren, gazteen ardura izango da 3×3 metroko hormako irudi hori margotzea, kultur aniztasunaren adierazle izango dena.

Laburbilduz, beraz, 11:10ean Izurtzako frontoian ongi etorria eta Loraldia Eskolaren aurkezpena egingo dute. Jarraian, Munduko Loreak bideo-proiekzioa, musika euskal-afrikarraren erakustaldia eta, azkenik, 12:00etan, muralaren aurkezpena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios