'Izurde mutikoa' euskaraz ikusi ahal izango da ostiraletik aurrera zinemetan
Lan honek izurde batzuen istorioa kontatzen du, hauexek itsasoan noraezean dagoen ume bat salbatuko dutelarik
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 25 de septiembre 2022, 19:55
'Izurde mutikoa' euskaraz ikusi ahal izango da aste honetatik aurrera zinemetan. Marrazki bizidunetako film errusiar hauxe euskara hizkuntzan ikusi ahal izango dute ikus-entzuleek, Zineuskadiren 'Zinema Euskaraz' programari esker. Datorren ostiralean, irailaren 30ean, izango da lan esanguratsu honen estreinaldia.
Publicidad
Mohammad Kheyrandish zinemagilearen lana dugu hauxe, Yana Kuzminaren gidoian oinarritua eta Behzad Abdiren musikapean. 90 minutu inguruko ekoizpen honek itsasora lekualdatuko ditu ikus-entzuleak, abenturaz betetako istorioa ematen duelarik ezagutzera.
Lan honek izurde batzuen istorioa kontatzen du, hauexek itsasoan noraezean dagoen ume bat salbatuko dutelarik. Hala, ume hauxe izurde hauen egunerokotasun eta bizimodura ohitu beharko da, familiako besteen parean hezten baitute.
Poz-pozik biziko dira izurdeok eta umea, itxaspeko munstro anker batek mundua berea egiten duen bitarte. Hori dela medio, izurdeek umea lehorrera bideratzen dute salbu egon dadin. Jada lurrean dagoela Murvard kapitainak hartuko du berean, eskuzabal eta bihotz oneko pertsonaia dena. Hortaz, kapitainaren, nahiz Elur-bola izeneko izurdearen laguntzari esker, umea bere benetako jatorriaren misterioa ikertzen abiatuko da, bere bizitzaren ingurua dena jakin nahi baitu honek.
'Zinema Euskaraz' egitasmoak etxeko txikienentzat ekoizpenak euskarara bikoiztea du erronkatzat. Programa honen bitartez familiei aisialdia euskara hizkuntzan gozatzeko aukera ahalbidetzen zaie, hizkuntzaren transmisioa aintzat hartuz. Udako etenaldiaren ondoren, irailean martxan da egitasmoa berriz ere, 'Izurde mutikoa', bere lehen proposamenarekin, hain zuzen ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión