https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Izki Golfek berriro izango da Golf onenaren epizentro Espainako Challengaren bidez

Izki Golfek berriro izango da Golf onenaren epizentro Espainako Challengaren bidez

SERGIO EGUÍA

Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiorde eta Izki Golfeko presidente den Pilar García de Salazarrek, eta Izki Golfeko kudeatzaileak, Jon Ander Sanchezek, FITUR bisitatu dute gaur. Bertan kirol konplexuaren berezitasunak aurkeztu dituzte, kirol hura egiteaz gainera, eskualde ederrenetako bat ezagutzeko aukera ere ematen baitio bisitariari.

Mendialdearen bihotzean kokatuta, 18 zulo dituen zelaia Severiano Ballesteros golf-jokalari mitikoak diseinatu zuen 1994an. Kirol konplexua Arabako aldundiak sortu zuen zona hura dinamizatzeko ekonomia eta turismo aldetik, eta eskualdeko eragile nagusia bihurtu da. Haren inguruan nekazaritzako etxeak, jatetxeak eta landa hotel bat jarri dira, enplegu zuzena sortarazita bertan.

Baina Izki golfa baino zertxobait gehiago da. Izan ere, bere kokapenagatik konplexuan egin daitezke kirol jarduerak, adibidez, BTT; turismo aktiboko jarduerak, hala nola inauguratu berri diren hegazti behatokiak, Birding Hides; eta bestelako jarduera gastronomikoak, esaterako, Arabako Errioxako ibilbidea.

Ezaugarri horiei esker, konplexua irailaren 28tik urriaren 1era bitartean egin zen 2017ko Espainiako Challengeko egoitza hautatu zen. Torneo hura Challenge Tourren baitan sartzen da, hain zuzen, Europako Tourra aurretik egiten den golf profesional europarreko zirkuitua.

Espainiako Challengek emaitza positiboak utzi ditu maila guztietan. Datu interesgarriak dira, besteak beste, parte hartzaileek eta bertaratu direnek guztira gastatu dituzten 179.945 euroak eta komunikabideetan agertu izana. Izan ere, estatuko zein nazioarteko prentsan, irratietan eta telebistan 60 komunikabide baino gehiago izan ziren torneoan, egunkari nazional, web orri zehatz eta nazioarteko web orrietako 90 milioi irakurle, edo 28 herrialdetako 162 milioi etxetan ikusi dira European Tour Productionsen laburpenak. Sare sozialei dagokienez, inpaktuak 200.000 baino gehiago izan dira, bai Facebooken bai Twitterren, eta 469.000 erabiltzaile bakan baino gehiago Tourreko web orriaren bidez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos