https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Izaroren bira martxan da!

Izaro./
Izaro.

Mallabiako abeslaria Lekeition, Tolosan, Gasteizen eta Basaurin joko du, besteak beste

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Bere ahots gozoa benetan da berezia. Izaro gaztearen debuta oso arrakastatsua izan zen eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera eman zion. Mallabiako abeslariak crowdfunding kanpaina bati esker grabatu zuen 'om' diskoa. Bere lehenengo abestia, 'Paradise', 2014an atera zuen. Handik aurrera bere ibilbidea geldiezina izan dela esan genezake. Pixkanaka baina pauso zentsudun eta ziurrekin, 'Eason' aurkeztu zuen duela hilabete batzuk Arriaga Antzokian.

Areto horretan bertan kontzertu berezia eman zuen martxoaren 8an. Baina orain bere musika Euskal Herriko txoko desberdinetatik hedatzeko momentua ailegatu zaio. Bere bira pasa den asteburuan Errenterian eta Lemoan gelditu zen eta aste honetan bertan Madrilen eta Lekeition izango da. Gainera, hila amaitu baino lehen, Gasteizen eta Tolosan joko du. Ekainean beste kontzertu batzuk ere emango ditu. Igorre, Basauri, Andoain eta Arrasaten izango da. Sarrerak lortu dituzu? Bere web orrian eros daitezke dagoeneko eta ez da komenigarria azken momenturaino itxarotea. Izan ere, orain arte izan den areto batzuetan sarrerak amaitu ziren berehala.

Bere lehenengo laneko abestian zuzenekoetan jotzen baditu ere, 'Eason' diskoa da bere kontzertuen ardatza. Izaro beraren hitzetan, bigarren lan hau «lehenengoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan. Banekien bigarren hau etortzea nahi nuela, banekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi nuen eta banekien zertarako. Baina lehenengo lan hartan bezala ez nekien nora, eta utziko diot denborari azken hori erabakitzen».

«Aurkitze bat kontatu nahi izan dut disko honetan, nire buruaren aurkitzea», dio abeslariak. Maitasuna eta sentimenduak dira 'Eason' diskoaren ardatza. «Batzuk askotan aurkitzen dute norbera, modu askotara eta leku askotan; beste batzuk ez dira inoiz aurkitzen. Askotan, alde egiten dugu beste herri eta hiri batzuetara aukera berriak aurkitzeko asmoz, konturatu gabe, akaso, gure burua aurkitzera goazela». Eta bere jaioterria maite duen arren, Donostia, bere oraingo bizilekua oso nabaria da bere bizitzan: «Ni behin baino gehiagotan aurkitu naizen arren, bereziki presente daukat Donostian aurkitu naizenekoa. Disko honetan bildu dut aurkitze hori, galduta zaudela konturatzetik zoriontasunera. Sosegua eta perspektiba. Nahiko nuke lan honekin entzule bakoitza bere aurkitze propioekin konektatzea».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos