https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Izarok 'Delirios' bideoklipa kaleratu berri du

'Delirios' bideokliparen une bat./
'Delirios' bideokliparen une bat.

Abestia Frantziako Charbontiere gazteluan filmatu dute

UNAI SARRIUGARTE

Izaro Andres abeslari mallabiarrak 'Delirios' bideoklipa plazaratu berri du. Kanta Frantziako gaztelu batean filmatu dute, Sers udalerriko Charbontiere gazteluan zehatzago esanda. 'Eason' bere azken musika albumaren hirugarren kanta da 'Delirios'.

Bideokliparen zuzendaria Ander Merino izan da. Thomas Breton izan da kamara, David Henaro argazkilari laguntzailea eta Lydia Platas egon da makillaje lanetan. Abestiaren koreografoa, berriz, Jone Amezaga izan da.

Bideoklipak sare sozialetan arrakasta itzela izan du, Twitterren esaterako. Hainbat izan dira Izaroren kantaren berri eman dituzten komunikabideak. Era berean, mallabiarraren musikaren zale askok abestiaren inguruko euren iritzia eman dute.

Abestiaren zati batek honelaxe dio: «Cuando correteaba por mis calles a solas, y me preguntaba como era posible que esos ojos tan vivos murieran por tí. Tal vez será que ya no entenderás. Que una ciudad vestida de azul, la pueda hacer mas feliz que tú».

Izaro Andres 2014. urtean hasi zen zenbait tabernetan abesten. Oriol Flores bateriajolea ezagutu zuen arte. Flores, Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran musikariekin talde bat osatu egin zuen. 2016. urtean 'Om' diskoa plazaratu zuen, crowdfunding kanpaina bat abian jarri esker. Izarok berak sortu zuen abestien letra eta musika. Lehenengo diskoak euskara, ingelesa eta gaztelania uztartzen ditu.

2017. urtean hainbat kolaborazio egin izan zituen: Korrikaren 20. edizioko 'Zirkorrika' abestian, Mikel Urdangarinen 'Errefuxiatuak' kantan edota Gatibu taldearen 'Aske maitte' bideoklipean esaterako. Urte horretako Durangoko Liburu eta Disko Azokarako 'Hankapuntetan I' lan bilduma kaleratu zuen, bertan Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole.

2018ko otsailaren 16an Izarok bere bigarren diskoa atera zuen, 'Eason' deiturikoa. Hamar kantuk osatzen dute lan hau. Oriol Flores, Iker Lauroba, Julen Barandiaran eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu alboan. 'Eason' albuma aurkezteko bira luzea burutu izan zuten: Espainiar estatuan eta Mexikon hainbat musika emanaldi ospatuz. 'Eason' diskoak izan duen arrakasta zela medio, Musika Bulegoa Saria irabazi izan zuen.

Temas

Euskera