https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Izaki Gardenak talde gasteiztarraren kontzertua, datorren astean Jimmy Jazz aretoan

Izaki Gardenak taldea./
Izaki Gardenak taldea.

Talde gasteiztarrarekin batera MobyDick taldea ere izango da urtarrilaren 12an

PAUL PICADO

Datorren urtarrilaren 12an, larunbata, bi kontzertu izango ditugu Jimmy Jazz aretoan. Aretoko ateak 21.00etan irekiko dituzte eta kontzertua handik ordu erdira hasiko da, 21.30ean. Sarrerak ohiko lekuetan eros daitezke: leihatilan (12 €-ren truke) edo aldez aurretik, Interneten (10 € , gehi kudeaketa-gastuak).

Izaki gardenak duela sei urte sortu zen, Jon Basagurenek konposatu zituen abestiei itxura emateko. Urte bereko irailean abesti horietatik bost grabatu zituzten, eta Oihuka/Elkar diskoetxeak argitaratu ziten 'Itsasargiak' izeneko disko laburrean. 2013. urteko udan lehen bilduma grabatu zuten, 'Amaieratik hasi' alegia eta urrian kaleratu zuten. Horri esker, banda ezagunagoa egin zen Euskal Herritik.

Handik bi urtera, bigarren diskoa grabatu zuten, 'Aurri gara' izenekoa, eta oso kritika onak jaso zituen. Mondo Sonoro aldizkariak estilo amerikarreko diskorik onena gisa hautatu zuen. Bira luzea egin eta gero 2017ko martxoan atsedena hartzea erabaki zuten, baina iragan urteko azaroan beste disko batekin bueltatu zuten: 'Dena oskol'. Aurten kontzertuak ematen hasiko dira, eta horietako bat Gasteizkoa izango da.

Bestalde, MobyDick taldea Eneko Burzakok 2008. urtean sortu zuen MobyDick talde mitikoaren omenez. Handik urtebetera lehen lana kaleratu zuen, 'And the she became God's friend'. Urte asko daramatza Euskadiko lokal txikietatik jotzen, eta askoren urtez, zuzenean emandako kontzertuak apartak dira. Euskadiko musika jaialdietan batik bat parte hartzen du, eta Bilbo Hiria lehiaketaren edizio batean finalista ere izan zen.

 

Fotos

Vídeos